Tolosako I. Zaintza Planaren mahaia osatzeko saio bateratuan parte hartzeko gonbidapena

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/15 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Tolosako zaintza ekosistema egituratzeko hausnarketari hasiera emateko saioa maiatzaren 18an egingo da

Tolosako I. Zaintza Planaren mahaia osatzeko zenbait eragilerekin egindako lehen entzuketa fasea amaitu da. Parte hartzaileen ekarpenei esker, askotariko proposamen zehatzak jaso ditu Udalak, eta maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian saio bateratu bat egingo da Tolosako zaintza ekosistema egituratzeko hausnarketari hasiera emateko. 

 

Gaur arte, sektoreka lan egin da, eta eremuz eremu zehaztu dira dauden behar, interes eta ekintza proposamenak. Kontuan izan dira honako sektore hauek: lehenik, adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen zaintza; bigarrenik, haur eta nerabeen zaintza; eta, hirugarrenik, zaintzaileen zaintza.

Hemendik aurrera, ordea, eragile komunitario, sozioekonomiko eta publikoen arteko lankidetzan oinarritutako prozesu bateratua egingo da. 

 

Horregatik, Kristina Pelaezek, jarduneko alkateak, orain arte egindako lana eskertu eta elkarlanean aritu direnak eta interesa izan dezakeen herritar oro saioan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

 

Saioaren egitura honako hau izango da:

  • Entzuketa fasearen ondorio nagusiak partekatzea

  • Taldekako hausnarketa: Tolosako zaintza ekosistemaren ikuspegi partekatua sortzea

  • Taldekako hausnarketa: Tolosako zaintza ekosistemaren egitura zehaztea 

Saioan, aurrerapen moduan, datozen asteetan herritarren artean zabalduko den galdetegiari buruzko lehen xehetasunak emango dira. Galdetegi horren helburua da tolosarrek ongizate emozionalaren inguruan dituzten beharrak identifikatzea eta udal-zerbitzu, programa eta ekintzak hobetzeko proposamenak jasotzea.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA