200 PCR proba egin dira gaur Tolosan

Tolosako Udala
2020/07/15 | Koronabirusa
  • Arratsaldeko 16:00etan hasi dira frogak egiten Beotibar frontoian kokatutako gune berezian, herrian atzemandako kasu positiboen inguruko pertsona guztiei. 
  • Bihar frogak egiten jarraituko da 09:00etatik aurrera goiz eta arratsaldez, eta froga egiteko beharrezkoa izango da aurretiazko zita eskatzea. Horretarako herritarrek anbulatoriora deitu behar dute, 943 00 68 00 telefonora

 

Gaur arratsaldean hasi dira, 16:00etatik aurrera, Beotibar frontoian PCR frogak egiten, gaur beste 8 kasu positibo baieztatu ondoren. Kasu positibo horien azterketatik, Tolosako fokoak hedapen komunitarioa izan dezakeela ikusita, hedapena mugatu eta kontrolpean izatearren, Pintor Lekuona kalean kokatutako taberna batean ostirala eta larunbata bitartean izandako pertsonak frogak egitera deitu dituzte.

Datozen egunetan gune berezia mantendu egingo da frogak egiteko eta herritarrek aurretiazko zita anbulatorioan eskatu beharko dute 943 00 68 00 telefono zenbakira deituta.

Egunean 800 PCR froga egingo dira eta Osasun Sailburuak Tolosara egindako bisitan baieztatu du   zerbitzua areagotu beharko balitz, bihar erizain gehiagoz hornituko dutela taldea froga gehiago egiteko.

Tolosako egoera zehatza

Esan bezala gaur 8 kasu positibo gehiago zenbatu dira herrian, guztira 22 kasu positibo daude beraz dagoeneko. Momentuz, Ordiziako fokotik eratorritako fokoa da, baita ere, Tolosakoa.

Osasun Saila oraindik aztertzen ari kasu positibo guztien lotura, baina hedapen komunitarioa ekiditeko ekin zaio frogak egiteari.

Bihar goizean jakingo dira emaitzak eta sailak datu gehiago emango ditu eta udalak ere hartuko diren neurrien berri emango du prentsa agerraldi batean, goizean alderdi politiko guztien artean aipaturiko neurriak adostu eta gero.

PCR proba egin dutenak etxean emaitza jakin bitartean

Gogorarazten da, PCR proba egin dutenek etxean egon behar dutela emaitza jakin bitartean eta maskara erabiltzea beharrezkoa dela, gaur gauetik aurrera derrigorrezkoa izango da eta neurriak errespetatzen ez badira isunak jarriko dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA