Astelehenetik aurrera Covid-19aren aurkako txertaketak Ferialekuan egingo dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/02 | Koronabirusa

Astelehenetik aurrera Covid-19aren aurkako txertoak jartzeko gunea Beotibar pilotalekutik Ferialekura lekualdatuko da. Udalak Ferialekua Osakidetzaren esku utzi du txertaketa kanpaina bertan gauzatzeko.

Astelehenetik aurrera, hortaz, koronabirusaren aurkako txertaketak Ferialekuan egingo dira eta, orain arte bezala, hitzorduarekin joan beharko da. Txertaketa prozesua mantentzen da, baina kokalekua aldatzen da.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA