Asuncion Klinikak kaleratutako azken oharra:

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/13 | Koronabirusa

Asunción Klinikak mugekin ekingo dio bere jarduerari, bere langileen artean azterketa epidemiologikoa bukatu ondoren.


Zubi honetan zehar, Asunción Klinikako langile guztiei PCR probak egin zaizkie, eta horrek agerian utzi du langileen artean 35 pertsona kutsatuta daudela, eta ospitaleratutako pazienteen artean sei.

Egoera horren aurrean, Zuzendaritzak biharko eta asteazkeneko jarduera kirurgikoa etetea erabaki du, badaezpadako neurri gisa. Nolanahi ere, espezialitate guztietako kanpo-kontsulta guztiak mantenduko dira, bai ospitalean, bai Andoainen, Ordizian eta Belateko (Tolosa) anbulatorioetan, baita errehabilitazio-saioak eta proba erradiologikoak ere. Larrialdietara joaten diren pazienteak ere artatuko dira, baina ospitaleratzea eskatzen duten kasuak Bidasoako Eskualdeko Ospitalera bideratzen jarraituko dira.

Kutsatutako profesional guztiek eta haien zuzeneko kontaktuek konfinatuta jarraitzen dute. Bestalde, datozen lau asteetan, zazpi egunetik behin egingo zaizkie testak ospitaleratutako gainerako langileei eta pazienteei. Gainera, zentroko instalazio guztiak sakon desinfektatuko dira, fokua ahalik eta gehien desagerrarazteko. Era berean, gela bakoitzean paziente bakarra ospitaleratuta egotearen neurria mantenduko da, baita paziente horientzako laguntzaileen murrizketa ere. Neurri guztiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin adostu dira, eta lankidetza estuan ari dira lehen kutsatzeak detektatu zirenetik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA