Irailaren 18tik aurrera indarrean dauden neurri nagusiak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/17 | Koronabirusa

Covid19aren aurrean bihar indarrean sartuko diren neurri nagusiak:

  • Kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak: 3:00ak arte eta %75eko edukierarekin.

  • Ostalaritza: barruko edukiera %75ekoa. Soilik eserita kontsumitu ahal izango da. Mahai bakoitzean gehienez ere 8 pertsona barruan eta 12 kanpoan.

  • Gaueko aisia: %50eko edukiera eta eserita kontsumitu behar da. Soilik eserita kontsumitu ahal izango da. Mahai bakoitzean gehienez ere 8 pertsona barruan eta 12 kanpoan. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.

  • Txokoak: %75eko edukiera. Soilik eserita kontsumitu ahal izango da eta mahai bakoitzeko gehienez ere 8 pertsona.

  • Gazteen lonjak eta lokalak: berriro ireki ahal izango dira 16 eta 25 urte bitarteko adin-tardean txertaketak jarraibide osoarekin %85 gainditzen duen unetik aurrera.

  • Kirola: barruko instalazioetan gehienez ere 16ko taldeak. Aldagelak eta dutxak %50eko edukierarekin eta 2 metroko distantzia mantenduz.


 

Mantendu beharreko prentzio jarrerak:

1. Erabili musukoa distantzia mantendu ezin denean.

2. Barrualdeak etengabe aireztatzea.

3. Pertsonen arteko distantzia mantentzea.

4. Eskuak maiz garbitzea.

5. Jende pilaketak ekiditea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA