Kontsumo arloko hainbat gaiei buruzko informazio eguneratua eman du kontsumitzaileen bulegoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/22 | Koronabirusa
  • Azken asteetan hartu diren erabakien aurreran, herritarrak hainbat alorretan izaten ari diren arazo eta zalantzen aurrean dituzten aukerak argitu ditu

Covid-19ak eragin duen osasun krisiaren inguruan azken asteetan hartu diren erabakien aurrean herritarrek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideen inguruko informazio eguneratua eman du Tolosaldeako Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak. Hainbat alorretan herritarrak izaten ari diren arazoen edo bizitzen ari diren egoeren aurrean dituzten aukerak argitu dituzte bulegotik.

  • Aireko garraioa

  • Apustu edo ausazko jokoak

  • Ehortze zerbitzuak

  • Gaixotasun eta osasun aseguruak

  • Hipotekak, kredituak eta kreditu pertsonalak

  • NAN, gidatzeko baimenak eta IAT-a

  • Ohiko etxebizitzaren alokairua

  • Oinarrizko hornidurak eta Bonu Soziala

  • Ondasunen salerosketarako edo zerbitzuen prestaziorako kontratuak eta bidai konbinatuak

  • Telekomunikazioak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA