Kultur jardueren ordutegian aldaketak, azken aginduaren ondotik

Tolosako Udala
2020/11/06 | Koronabirusa
  • 19:30ean aurreikusitako emanaldi guztiak 19:00etara aurreratuko dira, ikuskizun eta jarduera guztiak 21:00etarako amaituak egon daitezen.

 

 

Gaur bertan Aldizkari Ofizialean argitaratu den eta bihar indarrean sartuko den aginduaren ondotik, Udalak kultur jardueren ordutegiak egokitu ditu, guztiak 21:00ak baino lehen amaitu daitezen.

Gauzak horrela, zineari dagokionez, 19:30ean egitekoak ziren saio guztiak 19:00etan eskainiko dira. Iraupena dena dela eta, azaroaren 26ko Vitalina Varela filma, 18:45ean eskainiko da.

Arte eszenikoei lotutako gainerako emanaldiak ere, aurreikusitako ordua baino 30 minutu lehenago hasiko dira eta beraz, 19:00etan eskainiko dira:

  • Azaroak 13: Adriana Bilbaoren ECLAT.

  • Azaroak 20: Utzi zure mezua seinalearen ondoren.

  • Abenduak 11. Zaldi Urdina.

Musika, ahots-izaerako eta dantza izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez profesionalak bertan behera gelditzen dira.

 

Kirola bakarka edo bizikideekin bakarrik eta musukoa erabilita hirigunean

Kirol esparruari dagokionez, kirola bakarka edota bizikideekin bakarrik egin ahal izango da eta hiri-inguruneetan musukoa erabilita egin beharko da kirola.

Kirolari profesional edota erdi profesionalek kirola taldean egin ahal izango dute entrenamendu zein kirol-lehiaketen kasuan.

Gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, eskola kirola izan ezik, musukoa erabilita, 6 laguneko taldeetan eta edukiera %40ra mugatuta.

Kiroldegia 21:00etan itxiko da, aldakelak eta dutxak itxita mantenduko dira eta ezingo da kirol ekitaldiak ikustera joan.

 

Gainerako neurri orokorrak

  • Zirkulazio askatasuna mugatuta 22:00etatik 6:00etara.

  • Jarduera sozioekonomikoko establezimenduak 21:00etarako itxita, farmazia eta gasolindegiak izan ezik.

  • Ostalaritza eta jatetxeak itxita, hoteletako, gasolindegietako jatetxe eta beste ostatu batzuetako jantokiak izan ezik.

  • Joko eta apustu establezimenduak itxita.

 

Azaroko zine programazio osoaren ordutegi berria:

Azaroak 7, larunbata

19:00

Ane

99 min.

Azaroak 8, igandea

16:00

Como perros y gatos: la patrulla unida

76 min.

 

19:00

Ane

99 min.

Azaroak 9, astelehena

19:00

Ane

99 min.

Azaroak 10, asteartea

19:00

Mendi biluzia

85 min.

Azaroak 12, osteguna

19:00

El Rey

84 min.

Azaroak 14, larunbata

19:00

Erlauntza

92 min.

Azaroak 15, igandea

16:00

Arco mágico

83 min.

 

19:00

Erlauntza

92 min.

Azaroak 16, astelehena

19:00

Erlauntza

92 min.

Azaroak 19, osteguna

19:00

Corpus Christi

115 min.

Azaroak 22, igandea

16:00

100% Wolf:pequeño gran lobo

95 min.

 

19:00

El drogas

80 min.

Azaroak 23, astelehena

19:00

El drogas

80 min.

Azaroak 26, osteguna

18:45

Vitalina Varela

124 min.

Azaroak 29, igandea

16:00

Sin Chan en Australia tras las esmeraldas verdes

100 min.

 

19:00

Falling

112 min.

Azaroak 30, astelehena

19:00

Falling

112 min.