Neurri berriak indarrean bihartik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/06 | Koronabirusa
  • Itxiera perimetrala ezarriko da, eta beraz, ezingo da Tolosatik atera edota sartu, salbuespenak kasu.
  • Ostalaritza jarduerari dagokionez, barruan soilik 6:00etatik 9:30era eta 13:00etatik 16:30era kontsumitu ahal izango da eta terrazan 20:00ak arte.

Azken egunotan positibo emandako pertsonen kopuruak nabarmen egin du gora Tolosan eta Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken datuen arabera, 592,78ko kutsatze tasa du Tolosak momentu honetan, beraz, 400eko intzidentzia tasa gaindituta, bihar neurri berriak sartuko dira indarrean Covid19aren hedapenari aurre egiten jarraitzeko.

Udaletik neurriak zorrotz errespetatzeko eskatu dute, beste behin, ahalik eta denborarik laburrenean egoerari aurre egin, hedapena mugatu eta kutsatze tasak beheranzko joera har dezan.

Bihartik aurrera indarrean egongo diren neurriak:

  • Itxiera perimetrala: bihartik aurrera eta ezingo da Tolosatik atera edota sartu, salbuespenak kasu. (adingabe eta adinekoen zaintzarako, lanera joateko, ohiko bizilekura itzultzeko…)
    • Zein herrietara joan gaitezke?

Mugakideak diren herrietara soilik

  • Zertarako?

Erosketak eta aire libreko kirola egitera.

  • Ostalaritza eta joko lokaletako ostalaritza-zerbitzuak: barruko kontsumoa soilik ondorengo ordutegian: 6:00-9:30 eta 13:00-16:30. Kanpoko terrazetan 20:00ak arte.
  • Kirol instalazioak eta kirola egitea: kirol instalazioetan aldagelak itxi egingo dira eta eta barruan egiten den kirola –talde profesionalak eta federatuak izan ezik- 4 pertsonako taldeetan.
  • Pertsonen bilkurak: gehienez ere 4 pertsona eta espazio pribatuan (etxeetan) soilik bizikideak diren pertsonak elkartu daitezke.
  • Etxeratze agindua: 22:00-6:00.
  • Erreserbak: apirilaren 11 bitarte ostatu erreserba (gaua igarotzen) martxoak 26a baino lehen egin dutenak joan daitezke erreserba hartu duten herrira, intzidentzia tasa ez da kontuan hartuko.

 

Txertaketak erritmo onean

Tolosako Udalak Osasun Sailaren esku utzi zuen Beotibar frontoia eskualdeko herritarren txertaketa kanpaina bertan gauzatu ahal izateko. Azken jai egunetan bizkortu egin da txertaketa prozesua eta txertaketak erritmo onean doazela baieztatu du alkateak, Olatz Peon Ormazabalek.

“Elkar babesteko eta zaintzeko txertaketa ezinbestekoa da, baina txertaketa bakarrik, oraindik orain, ez da nahikoa koronabirusaren hedapena mugatzeko eta beraz, ezin gara lasaitu, modu arduratsuan eta zuhurtzia osoz jokatzen jarraitu behar dugu gure ingurukoak zaintzeko, hedapena mugatzeko eta laugarren olatu honi aurre egiteko” azpimarratu du Olatz Peon alkateak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA