Segurtasun neurri guztiak mantendu haurrekin kalera ateratzerakoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/30 | Koronabirusa
  • 0 eta 13 urte bitarteko haurrak egunean behin irten daitezke kalera, gehienez ordu bete, etxetik kilometro batera eta heldu baten ardurapean. Irteeretan bi metroko segurtasun distantzia gorde behar da gainerako pertsonekiko, haur bakoitzak bere jostailuak erabili beharko ditu eta etxera bueltan eskuak ondo garbitu behar dira.

 

Bosgarren egunez jarraian, 0 eta 13 urte bitarteko haurrek kalera irteteko aukera izango dute gaur ere. Irteera horiek gehienez ere ordu betekoak izan daitezke, eta etxetik kilometro batera arteko distantzia baten barruan.

Irteerak 09:00etatik 21:00etara bitartean egin daitezke, eta beti heldu baten ardurapean. Heldu bakoitza, gehienez, hiru haurrekin batera atera ahalko da, eta galarazita dago guraso bakoitza hau batekin ateratzea.

Kalera egindako irteeretan paseatzeko, korrika egiteko, bizikletan edo patinetean ibiltzeko… aukera dute haurrek, baina beti, norbere jostailuekin. Etxe berean bizi ez diren haurrek ezin dute jostailurik edo bestelako gailurik elkarbanatu beste haurrekin.

Gogoratu baita ere, larrialdi egoerak indarrean jarraitzen duela, eta, ondorioz, ezarrita dauden segurtasun eta prebentzio neurriak mantendu behar direla. Beraz, etxekoak ez diren gainerako pertsonekin eta haurrekin bi metroko distantzia mantendu behar da, eta irteeratik etxera bueltan eskuak ondo garbitu behar dira.

 

Haurren irteeretarako neurri eta gomendioak:

  • 0-13 urteko haurrak atera daitezke

  • Gehienez ere ordu bete egunean

  • Etxetik kilometro batera

  • 9:00etatik 21:00etara

  • Egunean behin

  • Heldu baten ardurapena. Heldua gehienez ere 3 haurrekin atera ahal da. Ezin du guraso bakoitzak haur batekin atera kalera.

  • Baimenduta dauden jarduerak: paseatu, korrika egin, bizikletan edo patinean ibili...

(norbere jostailuak bakarrik erabili ditzake)

  • Etxekoak ez diren gainerako pertsonekin eta haurrekin 2 metroko distantzia mantendu behar da.

  • Etxera itzultzean ondo garbitu eskuak.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA