WhatsApp zerbitzu berria zalantzak argitzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/07 | Koronabirusa
  • Alkateak gogorarazi du herritarrek 010 zenbakira deitu dezaketela laguntza eskatzeko, 112 ra larrialdietarako eta ohiko osasun zentrora sintomak izanez gero, osasun aholkuetarako aldiz, 900 20 30 50 zenbakira deitu behar da.

  • Aurrentzean, Tolosarrek komunikazio bide berria ere izango dute zalantzak argitzeko edota kezkak azaltzeko 688 768 458 telefonora idatzita, alkatearekin zuzenean harremanetan jarriz.

  • Olatz Peon Ormazabal: “hain aldakorra den larrialdi egoera honetan garrantzitsua da herritarrengandik hare eta gertuago egotea, zuzeneko komunikazioa izatea tolosarrekin, eta horixe da zerbitzu berri honen helburua tolosarren kezkak eta galderak modu zuzenean argitu eta erantzutea”.

 

Gertutasunak eta komunikazioak izugarrizko garrantzi hartu dute bizi dugun egoera honetan, horregatik, alkateak herritarrek eskura dituzten telefono zenbakiak gogorarazi ditu:

  • 010 udalarekin harremanetan jarri eta laguntza eskatzeko (indarkeria matxista kasuetarako, Zaintza Sarearekin harremanetan jartzeko, Gizarte Zerbitzuekin edota Udaltzaingoarekin hitz egiteko...)

  • 112 larrialdietarako

  • 900 20 30 50 osasun aholkuak jasotzeko. Sintomak izanez gero, ohiko osasun zentrora deitu behar da.

Whatsapp zerbitzu berria zalantzak argitu eta galderak egiteko:

Udal gobernuak urrats berria egin nahi izan du komunikazioaren alorrean eta alkatearekin zuzenean harremanetan jartzeko WhatsApp zerbitzua abiarazi du. Zerbitzua martxan izango da larrialdi egoerak iraun bitartean.

Gauzak horrela, hain aldakorra den larrialdi egoera honen inguruan zalantzarik izanez gero tolosarrek 688 768 458 telefono zenbakira idatzi ahal izango dute eguneko edozein momentutan. Alkateak ahalik eta azkarren erantzungo ditu jasotako galderak, kezkak, zalantzak edota ekarpenak.

Olatz Peon Ormazabalek adierazi duenez, “larrialdi egoera honetan garrantzitsua da herritarrengandik hare eta gertuago egotea, zuzeneko komunikazioa izatea, eta ahalik eta modurik egokienean eta azkarrenean beren zalantzak argitzea; horixe da zerbitzu honen helburu nagusia”.

Herritarrak zerbitzu berria erabiltzera animatu ditu alkateak, “lasai jarri gurekin harremanetan, lasai egin zuen galderak, gustu handiz erantzungo dizkizuet, zuen zalantzek azterketa sakonagoa behar duten kasuetan, horiek aztertu eta ahalik eta azkarren erantzungo dizuegu, une honetan, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu tolosarrekin zuzeneko komunikazio hau izatea”.

Amaitzeko, Olatz Peon Ormazabal alkateak gaineratu du udalean oraindik hainbat eta hainbat neurri aztertzen ari direla, “oraindik ez dakigu krisi sanitario, ekonomiko eta sozial honek zein ondorio utziko dizkigun, baina horiei aurre hartu eta aurre egiteko lanean gabiltza gainerako erakundeekin elkarlanean eta gure lehentasun nagusia izango da herritarren ongizatea bermatzen jarraitzea eta gure hiri ekonomia babestea, Tolosak aurrera egiten jarraitu dezan”.


Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA