Zaurgarritasun ekonomiko egoeran dauden maizterrek finantzaketa-laguntza iragankorrak eskatu ahal izango dituzte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/13 | Koronabirusa
  • Estatuak abalatutako eta diruz lagundutako maileguak ohiko etxebizitzaren alokairu-gastuei aurre egin ahal izateko emango dira.

  • Diru sarrera murrizketak izan dituzten maizterrek edo haien familia-unitateko kideek eskatu ahal izango dute abala.


 

Tolosaldeko Kontsumo Bulegoak lanean jarraitzen du, herritarren zalantzak argitzen eta korononabirusak eragindako egoeren aurrean dauden laguntzen inguruko informazio eskaintzen. Hala, Estatuak alokairurako onartu duen abal-lerro baten berri eman du, Covid-19aren hedapenaren ondorioz gizarte- eta ekonomia-ahultasun egoeran dauden maizterrei zuzenduta. Ohiko etxebizitzaren alokairuari aurre egiteko bermatutako eta diruz lagundutako maileguen modalitateko finantzaketa-laguntza iragankorrak dira.

Kreditu-erakundeek emango dituzte maileguak, eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren abalaren bidez estaliko dira erabat, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez, eta ez dute inolako gastu eta interesik sortuko eskatzailearentzat.

Errentariek edo familia-unitateko kideek eskatu ahal izango dute abala, zaurgarritasun ekonomiko egoeran badaude, langabezia egoeran edo aldi baterako enplegu-erregulazio espediente baten eraginpean badaude, edo zainketengatik edo lan- edo enpresa-jarduerarekin lotutako beste egoera batzuengatik lanaldia murriztu izan bazaie.

Maileguak KOIren errentamendu-abalen 19 lerroari atxikitako edozein kreditu-erakundetan eskatu ahal izango dira. Eskaerak irailaren 30a baino lehen egin beharko dira. Abalatutako maileguaren gehieneko zenbatekoa sei hileko kuoten zenbatekoaren %100 izango da, gehienez 5.400 euro, hau da, 900 euro hileko. Maileguak amortizatzeko epea sei urtera artekoa izango da.

Laguntza lerroari buruzko informazio gehiago eskuratzeko jarri harremanetan Tolosaldeako Kontsumo Bulegoarekin, 616 647 835 telefonora deituz edo kontsumoa@tolosaldea.eus helbidera mezua bidalita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA