2027ko egutegia osatzeko argazki-lehiaketan parte hartzeko epea zabalduko da ekainean

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/29 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • ‘Mugimendua’ da edizio honetako gaia, eta ekainaren 1etik irailaren 30era bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak

Udalaren egutegia osatzeko antolatzen den argazki lehiaketa dela eta, astelehenetik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak tolosanklisk.tolosa.eus webgunean. Aurtengo edizioko gaia mugimendua izango da.

Lanak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, eta parte hartzaileek Tolosan erroldatuta egon behar dute. Partaide bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, etzanak edo horizontalak, eta 2 eta 10 Mb arteko pisua dutenak. Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da.

Urriaren 9tik aurrera tolosanklisk.tolosa.eus webgunean ikusi ahal izango dira aurtengo Tolosanklisk lehiaketako argazki irabazlea eta 12 finalistak. Saritutako argazkiek 2027ko Tolosako egutegia osatuko dute. Gainera, egutegiaren azalerako argazkiaren egileak 600 €-ko saria izango du eta, egutegiko hilabete bakoitzeko argazkien egile bakoitzak 200 €-koa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA