Argizaiola Argazki Lehiaketako lan onenen erakusketa, urriaren 1etik 18ra, Aranburu Jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Lehiaketako saridunen eta gainerako parte hartzaileen lanen aukeraketa bat izango da ikusgai.
     

‘Argizaiola’ Argazki Lehiaketako 2024ko lan onenen argazki-erakusketa izango da, urriaren 1etik 18ra Aranburu Jauregian. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak antolatzen duen lehiaketa da, sariketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilarien lanak biltzen dituena. Targazki elkarteak antolatutako Tolosa Herria da sariketa horietako bat. 

Lehiaketako saritutako argazkiekin eta gainerako parte hartzaileen lanen aukeraketa batekin osatutako eraskusketa da ikusi ahal izango dena, tartean Elena Marquez tolosarraren eta Ruben Caceres Targazkiko kidearenak. Iazko 44. Edizioan, Andres Basilio izan zen garaile, eta bi akzesiak Juan Antonio Palacios eta Igor Altunarentzat izan ziren.

Aranburu Jauregiaren ohiko ordutegian bisitatu ahal izango da erakusketa, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era, jai egunetan izan ezik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA