Astelehenean hasiko dira Zuloagako lanak

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/08/07 | Obrak, Zerbitzuak
  • Bidea egonkortzeko dira, eta aurreikusten da sei aste irautea.
  • Lanek zenbait aldaketa eragingo dituzte inguru horretako trafikoan eta aparkalekuetan.

Zuloagan lanari ekiteko prest dira makinak. Bertako bidea hondoratu egin da pixkanaka,  higatzen joan delako, eta ezpondako materiala irristatu egin delako. Horregatik, bidea egonkortzeko lanak egingo dira, irisgarritasuna hobetzeko. Girder Ingenieros enpresak garatu du proiektua eta 81.309,25 €ko aurrekontua izango du (BEZ barne).

Sei aste iraungo dutela aurreikusten da, eta tarte horretan, ezin izango da aldapatik kotxez igaro, ezta aparkatu ere; mugikortasun urriko pertsonentzako bi plazak soilik egongo dira erabilgarri. Halaber, lanak egiteko materiala pilatzeko gunea beharko da, eta horregatik, Belate pasealekuko aparkaleku batzuk kendu egingo dira aldi baterako.

Herritar guztiei eskatzen zaie, inguru horretatik igarotzean, kontuz ibiltzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA