Auzolandegiak: bizikidetza eta komunitatearekiko konpromisoa

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/24 | Kultura, Festak eta Gazteria

● Parte-hartzaileek auzolanetan parte hartu dute eta natura ingurunean hainbat aisialdi jarduera gauzatu dituzte.
● Ekimenak berriro erakutsi du mota honetako programek balio handia dutela hazkunde pertsonala, autonomia, bizikidetza eta komunitatearekiko konpromisoa sustatzeko.

Ekainaren 28tik uztailaren 5era bitarte gauzatu zen Tolosako gazte auzolandegia Gorlizen, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Aisialdia, hezkuntza eta komunitatearekiko konpromisoa uztartzen ditu egonaldiak. Batetik, parte-hartzaileek auzolanetan parte hartu dute, herriko adinekoekin jarduerak eta topaketak partekatuz; bestetik, natura ingurunean hainbat jarduera egin dituzte, hala nola surfa, kayaka eta mendi-irteerak. Bereziki aberasgarria izan da nagusiekin egindako auzolana, belaunaldien arteko harremanak sustatu eta komunitatearekiko lotura sendotzeko balio izan baitu.

Ekimenak berriro ere erakutsi du mota honetako programek balio handia dutela gazteen hazkunde pertsonala, autonomia, bizikidetza eta komunitatearekiko konpromisoa sustatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA