Bi hitzorduren data aldaketak: ‘Nork hil zuen Begoña Urroz’ eta Sol Band taldearen kontzertua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/27 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Begoña Urrozen hilketaren inguruko hitzaldia otsailaren 5ean izango da.

  • Sol Band talde palestinarraren kontzertua datarik gabe atzeratu da, bidaia egin ahal izateko baimenak lortzeko izan dituzten trabak medio.

 

‘Bizikidetza Sustatzen’ zikloko azken hitzordua urtarrilaren 28rako aurreikusia zegoen: ‘Nork hil zuen Begoña Urroz?’ hitzaldi eta elkarrizketa, Ainhoa Oiartzabal eta Martxelo Otamendi kazetarien eskutik. Bada, otsailaren 5ean egingo da, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean.  

Bestalde, martxoaren 5erako Sol Band talde palestinarraren kontzertua iragarrita zegoen. Bertan behera utzi behar izan da, taldekideek bisatuak lortzeko izan dituzten traben ondorioz Euskal Herrian zehar egitekoak ziren bira bertan behera utzi behar izan baitute. Ziur aski udazkenean jarriko da data berria; dena dela, aurrerago jakinaraziko da.

Kontzerturako sarrera erosi zutenei ordaindutakoaren itzulpena egingo zaie. Eszena bonuan sartuta zegoen ikuskizuna izanik, emanaldi horren truke zine saio baterako bi gonbidapen jaso ahal izango dituzte datorren astetik aurrera. Bonua aurkeztu beharko dute leihatilan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA