Bihar zabalduko da 2026-2027 ikasturteko kultur tailerretan izena emateko epea

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/07 | Kultura, Festak eta Gazteria

● Uztailaren 8tik irailaren 11ra izango da zabalik izena emateko epea.
● Dantza garaikidea, antzerkia, ehoziri lana eta patchworka egiteko aukera izango da, besteak beste.

Tolosako Udalak 2026-2027 ikasturteko kultur tailerretan izena emateko epea zabalduko du uztailaren 8tik irailaren 11ra arte. Herritar guztiek aukera izango dute adin eta interesen arabera egokitutako diziplinetan izena emateko.

Aurtengo eskaintzaren barruan daude, besteak beste, antzerkia, argazkigintza, balleta, dantza garaikidea, eskulanak, ehoziri lana eta patchworka, pintura eta marrazketa, eta zeramika. Tailer gehienak helduei zuzenduta daude, baina badira haurrentzakoak ere, hala nola eskulanak eta balleta.

Izen-ematea bi modutan egin ahal izango da: BakQ edo bestelako ziurtagiri digitala dutenek erregistro elektroniko bidez egin ahal izango dute. Bestela, aurrez aurre bi tokitan egin ahal izango da: kultur etxean bertan, uztailaren 8tik 22ra eta abuztuaren 24tik irailaren 11ra, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara; eta UDATEn, uztailaren 8tik irailaren 11ra bitartean, 08:00etatik 14:00etara. 

Ikastaroren batean leku kopurua baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa bidez esleituko dira. Horrela, interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

2026-2027 ikasturteko kultur tailerrak:

  • Antzerkia:

Astelehenetan euskaraz eta astearteetan gazteleraz, 19:30etik 21:30era.
Martxotik aurrera asteazkenetan ere bi taldeentzat.

  • Argazkigintzaren hastapena: 

50 ordu, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.

  • Argazkigintzaren aurreratua: otsailetik aurrera 

70 ordu, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.

  • Balleta (4 urtetik aurrera): 

Adina eta taldearen mailaren araberako ordutegiak. 

  • Balleta (puntak): 

Ostiraletan, 16:30etatik aurrera.

  • Dantza garaikidea:

Hastapena: Ostiraletan, 19:30etik 21:00etara. 
Aurreratua: Astelehen eta asteazkenetan, 20:15etik 21:45era.

  • Ehoziri-lanak eta patchworka (helduak): 

Helduak, astelehenetan, 15:30etik 19:30era.

  • Pintura eta marrazketa: 

Astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era, 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era, 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.

  • Eskulanak (6 eta 10 urte tartekoak): 

Astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era edo 18:30etik 19:30era.

  • Zeramika: 1. txanda, urritik otsailera, eta 2. txanda, otsailetik ekainera.

Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era.
Astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.

Kultur tailerren informazio gehiago (erantsitako fitxategia).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA