Errotaren terrazan eta Usabal kiroldegian irakurtzeko aukera eskainiko du Udal liburutegiak, beste urte batez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Usabal kiroldegian eskaintza zabala izango da udan zehar: egunkariak, aldizkariak, margoak eta papera, mahai-jokoak...
  • Liburutegiko terrazan aire zabalean irakurtzeko aukera izango dute herritarrak, beste urte batez. 

Udaren iritsierarekin batera Tolosako Udal Liburutegiak bere zerbitzuak egokituko ditu, denbora librean irakurketa sustatu eta herritarrak irakurtzera gonbidatu asmoz. Horrela, hainbat ekimen jarri ditu abian 2025eko udari begira:

Biblioporrak: ekainak 25-urriak 3

“Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!” izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur libuutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri. Gomendioak hemen ikusgai.

Terrazan irakurri: ekainak 25-abuztuak 29

Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaiean aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.

Liburutegia kiroldegian: uztailak 1-abuztuak 29

Beste urte batez udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian publiko guztiei bideratutako eskaintzarekin. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidai-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.

 

Udako ordutegia

Helduen liburutegia:

  • Ekainaren 25etik abuztuaren 29ra: 10:00-13:30

  • Ekainaren 25ean eta uztaileko asteazkenetan (uztailak 2, 9, 16, 23 eta 30): 10:00-13:30/16:00-19:00

Haur liburutegia 

  • Ekainaren 25etik abuztuaren 29ra: 10:00-13:30

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA