Haur eta nerabeen gurasoentzako hiru hitzaldi, maiatzean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/04/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gatazken kudeaketa, heriotzaren trataera eta suizidioaren prebentzioa izango dituzte hizpide hitzaldiek.

  • Hitzaldiak doakoak dira, baina izena eman beharko da izenematea.tolosa.eus orrialdean.

 

Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagokikoa egiten du Treba Gurasoak egitasmoak, eta helburua da gazteen bizi-kalitatea hobetzeko, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatzea. Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatuta, formazio-saio ugari eskaintzen dira lurralde osoan. Tolosatzen Eskola Irekiaren helburuekin bat eginez, maiatzean, Tolosan izango dira hitzaldi horietako hiru.

 

  • Maiatzak 8: Suizidioa prebenitu, bizitza sustatzeko. Biziraun elkartea.
     Saio honen helburu nagusia da suizidioaren inguruan sentsibilizatzea. Besteak beste, arrisku- eta babes-faktoreak, alarma-seinaleak, autolesioak eta laguntza-baliabideak jorratuko dira.

  • Maiatzak 15: Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin. Miren Ros.
     Seme-alabekin heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko eta haien galderei erantzuteko gakoak jorratuko dira. Prebentzioan oinarrituta, heriotzaren pedagogia egingo da: zer da heriotza?, nola ulertzen dugu?, nola eragiten digu?, zer mito eta beldur daude bere inguruan?, zer da dolu-prozesua?, zer etapa eta prozesu dituzte galera-mota batzuek eta besteek?, zer uler dezaketen haur/gazteek adinaren arabera, eta zer esan etapa bakoitzean?

  • Maiatzak 21: Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Nerea Mendizabal
     Presak, ordutegiak, betebeharrak… gure onetik ateratzeko moduko baldintzetan murgilduta bizi gara. Saihesgarriak direnei aurre hartzeko, eta saihetsezinak direnak kudeatzeko pilulek  arintasuna eskainiko digute
    egunerokotasunerako. Zenbait gako eskainiko dira espektatiba, uste eta pentsamenduak errealitatera ekartzeko, lasaigarrien estrategiak ezagutzeko, egoeren aurretik eta ondorengo lanketa egiteko, eta elkarlanerako baldintzak sortzeko.

 

Saio guztiak 17:30ean izango dira, ele bitan, euskaraz eta gazteleraz. Maiatzaren 8koa udaletxeko pleno aretoan, eta gainerako biak kultur etxeko areto nagusian. 

Hitzaldiak doakoak dira, baina izena eman beharko da izenematea.tolosa.eus orrialdean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA