Inauterietan espazio publikoaren erabilera eragileekin elkarlanean antolatzeko prozesua abiatuko du udalak

Tolosako Udala
2024/09/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Baketik Fundazioak dinamizatuta, hiru saio egingo dira urrian zehar, txaranga, karroza, konpartsa, txosna eta bestelako eragileekin. 

  • Helburua da erabilera ereduak identifikatzea, norbere behar eta zailtasunak mahai gainean jartzea, eta elkar ulertze ariketa batetik, antolamenduan hobekuntzak jasotzea.

 

Inauterietan espazio publikoaren erabilera handia egiten da. Zaila da eragile bakoitzari bere lekua egitea, beste inoren jardunean eragin gabe. Gune batzuk oso beteta izan ohi direnez, gainera, zailtasunak eta elkarbizitza arazoak sortzen dira zenbait unetan. 

Erabilera hori modu antolatuagoan egin eta guztien arteko elkarbizitza sustatzeko erabilera hori egiten duten eragileekin hausnarketa saio batzuk egingo ditu udalak. 

Saio horien helburua zera da, eragile bakoitzak dituen behar eta zailtasunak azaltzea, eta gainerako eragileenak ere ulertzea. Hortik abiatuta, elkarlanean espazioen banaketa modu antolatu eta orekatuan egitea sustatu nahi du udalak.

«Udalak orain arte eragile bakoitzarekin modu independentean landu izan ditu gauza hauek. Lortu nahiko genukeena da, egoera orokorra ikusita, gainerakoen beharrak zeintzuk diren jakitea eta ulertzea. Azken finean, guztiok kontziente izatea elkarbizi egin behar dugula. Den-denek dute lekua inauterietan, baina elkarbizitza hori nola egin antolatu behar dugu, eta horretarako elkar-entzute eta talde-hausnarketa ariketa bat egokia dela iruditu zaigu», azaldu du Aitzol Gartzia jaietako zinegotziak.

Horretarako, hiru saio egingo dira urrian zehar, aste honetatik hasita. Baketik Fundazioko adituek egingo dituzte dinamizazio eta bitartekari lanak, eta Inauterietan parte hartzen duten eta espazio publikoaren erabilera egiten duten eragile ugarik parte hartuko dute: txarangak, karrozak, konpartsak, txosnak… 

Ondoren, saio horietan sor litezkeen hobekuntzak Inauterien antolaketan kontutan hartu nahi ditu udalak. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA