Landa auzoetako Kultura Plazarako emanaldietara joateko doako autobus zerbitzuan izena emateko azken egunak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/08/25 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Abuztuaren 31n Aldabara, irailaren 5ean Bedaiora eta irailaren 6an Urkizura joan-etorria egiteko doako zerbitzua eskainiko da Tolosako erdigunetik.
  • Doako zerbitzua izan arren, aurrez erreserba egin beharko da, ostirala, abuztuaren 29a baino lehen, kultura@tolosa.eus helbidera idatzita.

 

Kultura Plazara udako kultur eskaintza azken txanpan sartuko da. Ostiralean, hilaren 29an, Suite Seda taldearen emanaldia izango da San Frantzisko pasealekuan, 19:30etik aurrera.  Talde donostiarrak funk, soul eta disko musika doinuak eskainiko ditu.

Igandean, abuztuaren 31n, Aldaban izango da ikuskizuna. Hutsun & Ortzi konpainiak ‘Urbasa’ akrobazia-ikuskizuna eskainiko du, 18:00etatik aurrera. Tolosako hirigunetik Aldabara joateko doako autobus zerbitzua izango da. 17:00etan aterako da San Frantzisko elizaren pareko geltokitik, eta ikuskizuna amaitu ondoren izango da itzulera. 

Abuztuaren 29a, ostirala, baino lehen eman beharko da izena kultura@tolosa.eus helbidera idatzita. Erreserba egiterako orduan izen-abizenak, leku kopurua eta harremanetarako telefonoa zehaztu beharko dira.

Iraileko lehen astean ere hiru emanaldi izango dira. Lehena, hilaren 4an, osteguna: Trapu Zaharra antzerki konpainiak ‘Azkena eta bagoaz!’ antzezlana eskainiko du Berazubi auzoan. 19:00etan izango da emanaldia.

Irailaren 5ean, Esti Markezen kontzertua izango da Bedaion, 19:00etan. Hurrengo egunean, berriz, hilaren 6an, Oreka TX eta Thierry Biscary abeslariak izango dira Urkizun, 18:00etan, egurrezko eta harrizko txalapartak ahotsarekin eta perkusioarekin nahastuz.

Azken bi emanaldi hauetarako autobus zerbitzua ere eskainiko da. Emanaldiak hasi baino ordubete lehenago irtengo da San Frantziskotik —irailaren 5ean 18:00etan eta irailaren 6an 17:00etan—. Kasu hauetan, lekuaren erreserba ere abuztuaren 29a baino lehen egin beharko da, kultura@tolosa.eus helbidera idatzita.

Kultura Plazara asteburu osoko jaialdiarekin amaituko da. Irailaren 12tik 14ra Zumardiaundia hartuko du musikak. Lehen egunean, Node dantza konpainia (19:30), Rüdiger (20:00), eta Izaki Gardenak (22:00) izango dira; hilaren 13an, berriz, Bea Asurmendi (20:00) eta Sukena (22:00). Igandean, Tolosaldeko sortzaileen azokak emango dio amaiera egitasmoari.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA