Lau emanaldi gehiago Eszenako programaziorako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Publiko guztientzako hiru musikal eta bakarrizketa bat gehitu dira egitaraura.

  • Maiatzaren 15eko Paloma San Basilioren ‘Dulcinea’ ikuskizuna, berriz, bertan behera utzi du ekitaldia antolatu zuen ekoiztetxeak.
     

Udaberriko Eszena programazioa are gehiago osatu da. Udalaren arduraz kanpoko arrazoiak medio, programatutako emanaldietako bat bertan behera geratu da, eta beste lau ikuskizun gehitu dira, kasu guztietan, ekoiztetxe ezberdinek Leidor alokatuta. Honakoak dira:

 

Emanaldi berriak

  • Apirilak 19, igandea. 12:30. Leidor aretoa. Musikala. Gaztelera

Mauiren Irla. Vaianari omenaldia.

Vaiana filmean oinarritutako musikal familiarra da. Bere uhartea salbatzeko ozeanoan bidaiatzen ari den neska ausart baten istorioa kontatzen du. Bere abenturan, Mauik laguntzen dio, eta lotura berezi bat osatzen du berarekin. Elkarrekin, adiskidetasunari, ausardiari eta naturari buruz irakasten dieten erronkei aurre egin behar diete. Ikuskizunak musika zirraragarria eta dantza koloretsuak uztartzen ditu. 

  • Maiatzak 17, igandea. 12:30. Leidor aretoa. Musikala. Gaztelera.

K-Pop gerlariei omenaldia.

Las Guerreras K-Pop’ filmean oinarritutako ikuskizuna da, musika, dantza, fantasia, proiekzioak eta, formatu handiko bideomapping-a uztartzen dituena. Huntrix emakume taldeak, musikaren bidez Saja Boys taldearen aurka borrokatuko du. Hiru altueran diseinatutako agertokiak erabateko ikuskizunaren sentsazioa indartzen du.

  • Ekainak 6, larunbata. 20:00. Leidor aretoa. Bakarrizketa. Gaztelera.

Salva Reina: Prohibido echarle cacahuetes al mono.

2025ean aktore onenaren Goya saria irabazi zuen Salva Reinaren stand-up comedy umorezko ikuskizun arrakastatsua da. Show-a muturrera eramandako eguneroko egoeretan, inprobisazioan eta umore hurbilean oinarritzen da.

  • Ekainak 7, igandea. 12:30. Leidor aretoa. Musikala. Gaztelera.

Errauskiñe (La Cenicienta).

Istorio ezagunean oinarritutako 70 minutuko iraupena duen ikuskizuna da, familientzako aproposa. Musika originala, dantza, magia, eta 3D efektu bisualak uztartzen ditu. 

 

Bertan behera

Maiatzaren 15erako aurreikusita zegoen Paloma San Basilioren ‘Dulcinea’ ikuskizuna bertan behera utzi du emanaldiaren antolatzaile izan den ekoiztetxeak, artistaren arazo bat tarteko. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA