● Mirua taldearen kontzertua, Oinkari dantza taldearen eta Hika Teatroaren Makilhotsak ikuskizuna eta Xake Produkzioak taldearen Sidari antzezlanaren estreinaldia eskainiko dira, besteak beste.
● Eszena bonua uztailaren 17an jarriko da eskuragarri.
.jpg)
Irailaren 25ean hasi eta urtarrilaren 9ra arte, 22 kultur ekitaldi izango dira Leidorren eta Topicen. Musika, dantza eta antzerkia eskainiko dira bereziki, baina baita bestelako emanaldi batzuk ere. Udalak ez ezik, beste eragile eta sustatzaile pribatu batzuk antolatutakoak ere jaso dira udazkeneko kultur programazioan.
Xake Produkzioak taldeak osatutako Sidari antzezlanak abiatuko du egitaraua irailaren 25ean Leidorren; obraren estreinaldia izango da. Besteak beste, Oinkari dantza taldearen eta Hika Teatroaren Makilhotsak ikuskizunaz ere gozatu ahal izango da abenduaren 18an. Musika kontzertuek toki handia izango dute: esate baterako, urriaren 16an, Olaia Inziartek kontzertua eskainiko du, eta abenduaren 29an, Mirua talde tolosarrak. Gainera, Inziarte nahiz Mirua ikusteko aukera izango da azaroaren 6an, Palestinaren aldeko kontzertuan, Janus Lesterrekin eta beste hainbat artistarekin batera.
Haurrei begirako ikuskizunak ere jasotzen ditu egitarauak, hala nola, musika eta narrazioa uztartzen dituen Xirribit emanaldia, Euskal Barrok Ensemblerena, Ene Kantak proiektuaren Amagoia Dragoia eta Lasala dantza taldearen Alai Familian.
Eszena bonua: ostiraletik aurrera eskuragarri
Kultur eskaintzaz ahalik eta modu onenean gozatzeko, Udalak Eszena Bonuak jarriko ditu eskuragarri. Ostiraletik aurrera izango dira salgai online (https://leidorantzokia.janto.es/eu) eta leihatilan, 45 euroren truke. Kontuan izan bonuak barne hartzen dituen emanaldietarako sarrera horiek banan-banan erosiz gero, bonurik gabe, 90 euroko kostua izango luketela.
10 emanaldi hauetarako balio du bonuak: Xake Produkzioak taldearen Sidari antzezlana, Olaia Inziarteren kontzertua, Komorebi Produkzioak taldearen iZuloa, Euskal Barrok Ensembleren Xirribit, Ttanttaka Teatroaren Desobedienteak 18/98, Lasala dantza taldearen Alai Familian, Dejaburen Itzulera, Ene Kantak proiektuaren Amagoia Dragoia, Oinkari dantza taldearen eta Hika Teatroaren Makilhotsak ikuskizuna eta Euskal Herriko Gazte Orkestraren emanaldia.
Aukera baliatu nahi dutenek, bonuarekin batera, joan nahi duten ikuskizun horietako bakoitzerako sarrera ere eskuratu behar dute, bonuko kodea erabilita. Uztailaren 17tik 24ra bitartean lehentasuna izango dute bonudunek sarrera horiek lortzeko; baina behin epe hori pasata, uztailaren 25etik aurrera, salmenta ikus-entzule guztiei zabalduko zaie, eta honenbestez, lehentasun epea amaituko zaie bonudunei. Ikuskizun baterako sarrerak agortu badira, ezingo da bonua trukatu.
Egitaraua
Irailak 25, ostirala. Leidor antzokia. 20:00
Sidari - Xake Produkzioak
Irailak 27, igandea. Leidor antzokia. 12:30
La Cenicienta
Urriak 2, ostirala. Leidor antzokia. 20:30
Perdido en los 80 – Diego Sánchez
Urriak 4, igandea. Leidor antzokia. 12:30
Loa eta Laia – Vitamin Producciones
Urriak 9, ostirala. Topic. 20:00
Lur – Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio
Urriak 16, ostirala. Leidor antzokia. 20:00
Zerrautsa eta Zura – Olaia Inziarte
Urriak 18, igandea. Leidor antzokia. 12:30
Dreaming Bubbles
Urriak 23, ostirala. Leidor antzokia. 20:00
iZuloa – Komorebi Produkzioak
Urriak 30, ostirala. Topic. 20:00
Haltzak Dardarka – Garazi Esnaola
Azaroak 6, ostirala. Leidor antzokia. 20:30
Palestinaren aldeko kontzertua: Olaia Inziarte, Mirua, Janus Lester, Nur eta Ahmed...
Azaroak 7, larunbata. Leidor antzokia. 17:00
Xirribit – Euskal Barrok Ensemble
Azaroak 13, ostirala. Leidor antzokia. 20:00
Desobedienteak 18/98 – Ttanttaka Teatroa
Azaroak 14, larunbata. Leidor antzokia. 17:00
Alai Familian – Lasala dantza taldea
Azaroak 20, ostirala. Leidor antzokia. 19:30
Xexili eguneko kontzertua: Tolosako Musika Banda + Tolosako musika taldeak
Abenduak 11, ostirala. Leidor antzokia. 20:00
Itzulera – Dejabu
Abenduak 12, larunbata. Leidor antzokia. 17:00
Amagoia Dragoia – Ene Kantak
Abenduak 18, ostirala. Leidor antzokia. 20:00
Makilhotsak – Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroa
Abenduak 19, larunbata. Topic. 19:30
Birakabareta – Intujai
Abenduak 29, asteartea. Leidor antzokia. 19:00
Gazte eta Lorios - Mirua
Urtarrilak 2, larunbata. Leidor antzokia. 19:00
Mundua Eder – Mikel Urdangarin
Urtarrilak 4, astelehena. Leidor antzokia. 18:00
Euskal Herriko Gazte Orkestra
Urtarrilak 9, larunbata. Leidor antzokia
Go!azen 13