-
9 pelikula programatu dira, 2024ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian nabarmendu zirenak
-
Sarrerak salgai on-line eta Leidorreko leihatilan
Mendi Film zinemaldiko pelikulak Tolosako Leidorren ikusiko dira martxoaren 10, 11 eta 12an. Mendi Tourraren 15. edizioa da Tolosan, saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute beste behin.
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta naturako gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriek osatuko dute Tolosako programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian iragan abenduan parte hartu zuten 9 pelikula eskainiko dira.
Tolosan errotua dagoen Oreka slack-line taldearen “Peligro No Asomarse” pelikula aurkeztuko da azken egunean, asteazkenean: Nerbioi ur-jauziko high-line jarduera, Euskal Herrian sekula egin den luzeena, ia kilometro bateko lerroarekin. Mendi Film Bizkaia Ternua Beka jaso zuen proiektuak, eta iragan abenduan estreinatu zen pelikula Bilbon, Mendi Filmen, arrakasta handiz.
Eskia, eskalada, alpinismoa, high-line, dantza bertikala, bidaiak… denetariko jarduerak erakusten dituzten pelikulak dira guztiak. Jomugak ere, zoragarriak: hasi Nerbioiko urjauzia, Anboto edo Udalaitzetik, eta Himalaia, Antartika, Alpeak, Maroko, Estatu Batuetako Red Rock Canyon… Inspirazioz betetako parajeetara.
Pertsonaia oso ezagunak dira pelikula hauetako protagonistak: Erri de Luca idazle eta poeta italiarra (L’Eta Sperimentale), Helias Millerioux alpinista frantziarra (Nuptse), Jamie Logan alpinista estatubatuarra (Jamie), Hillary Gerardi mendi lasterkari estatubatuarra (Always Alive), Nina Caprez eskalatzaile suitzarra (Andrea), Janire Etxabe eskalatzaile eta dantzari bizkaitarra (Haize lerroak), muturreko eskiatzaile txapeldunak diren Xavier eta Victor De Le Rue anaiak eta Mila lehenaren alaba (Of A Lifetime), eta noski, euskal high-line espezialistak, Tolosaldeko hainbat lagun tarteko direla.
Pelikula guztiek dituzte euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpitituluak.
Tolosako Udalak, Kirol eta Kultura departamentuen bidez, babestuko du Leidorren egingo den Mendi Tourra, eta orain arteko edizio guztietan bezala, bidaide fidela du babesletza horretan, TolosaGasa. EITB taldea ere Mendi Tourraren babesle sokadako kide da.
Matxoak 10 astelehena
RED ROCK REVOLUTION | USA | Jim Aikman | 8’
L’ETÀ SPERIMENTALE | Italy | Marco Zingaretti | 27’
NUPTSE L’INACCESSIBLE ABSOLU | France | Hugo Clouzeau | 67’
Martxoak 11 asteartea
JAMIE | USA/Canada | Darcy Hennessey | 18’
ALWAYS ALIVE | France | Davina Montaz-Rosset | 35’
ANDREA: AN UNPAVED ROUTE | France | Maxime Moulin | 42’
Martxoak 12 asteazkena
HAIZE LERROAK | Euskal Herria | Janire Etxabe | 13’
PELIGRO. NO ASOMARSE | Euskal Herria | Dani Cascales Granados | 48’
OF A LIFETIME | France | Jérome Tanon | 44’

|
RED ROCK REVOLUTION
USA | Jim Aikman | 8’ | Hizkuntza: EN | Eskalada
Jorge eta Joanne Uriostek 70. hamarkadan jo zuten Las Vegasera, Nevadara. Red Rock Canyon Ipar Amerikako eskalada meka bihurtu aurreko garaiak ziren.
|

|
L'ETÁ SPERIMENTALE
Italy | Marco Zingaretti | 27’ | Hizkuntza: ITA | Eskalada, zahartzaroa
*Gidoi Onena Mendi Film 2024*
Erri De Luca idazle, kazetari eta poeta italiarrak eskalatu egiten du bere burua zaintzeko, eta nola egiten duen azaltzen du. “Inor ez da zaharra izan nire aurretik”, dio, gidatuko duen eredurik ez duela konturatuta.
|

|
NUPTSE L’INACCESSIBLE ABSOLU
France | Hugo Clouzeau | 67’ | Hizkuntza: FR/EN | Alpinismoa
*Mendi Film 2024 Hasera Ekitaldia*
Hélias Millerioux, Frédéric Degoulet eta Benjamin Guigonnet alpinistek Nuptseren hego aurpegi mitikoan ibilbide berri bat ireki zuten 2018an. Urrezko Piolet Saria jaso zuten.
|

|
JAMIE
USA/Canada | Darcy Hennessey | 18’ | Hizkuntza: EN | Alpinismoa, Transexualitatea
*Film Labur Onena Mendi Film*
Jamie Logan 70eko hamarkadan Ipar Ameriketako mendizale puntakoenetako bat izan zen. Baina bazuen sekretu bat, 60 urte luzez isilik mantendu zuena: emakume sentitzen zen.
|

|
ALWAYS ALIFE
France | Davina Montaz-Rosset | 35’ | Hizkuntza: EN | Trail-running, klima aldaketa
Hillary Gerardi eta Mont Blanceko Trail running errekor saiakera. Eta harekin lotuta, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoa glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko.
|

|
ANDREA, AN UNPAVED ROUTE
France | Maxime Moulin | 42’ | Hizkuntza: FR | Eskalada, elkartasuna
*Kirol eta Abentura Film Onena Mendi Film 2024*
Nina Caprez Marokon familia bidaia batean murgilduko da Andrea deituriko ibilgailuan. Bidean bertako kulturak eta hainbat eskalatzaile ezagutuko dituzte.
|
|
|

|
HAIZE LERROAK
Euskal Herria | Janire Etxabe | 13’ | Hizkuntza: EU | Dantza bertikala
Janire Etxabek, 4 urteetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerro bertikalak.
|

|
PELIGRO. NO ASOMARSE
Euskal Herria | Dani Cascales Granados | 48’ | Hizkuntza: ES/EU | High-line
*Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2024*
Ia kilometro bat luze den highline lerro bat Nerbioiko ur-jauzian. Talde sendoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko highline komunitateko kidez osatua.
|

|
OF A LIFETIME
France | Jérome Tanon | 44’ | Hizkuntza: EN/FR | eskia
*Argazkilaritza Onena Mendi Film 2024*
De Le Rue freerider familia ospetsuak Antartikara eginiko bidaia: Xavier, Victor eta Mila. Esplorazioa, abentura eta belaunaldi aldaketa.
|
|
|