Sanjoanak: trafikoari eta aparkalekuei buruzko oharrak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/17 | Kultura, Festak eta Gazteria

San Joan jaien harira, hainbat trafiko eten eta aldaketa egingo dira Tolosan: 

Larunbata, ekainak 21. Kuadrilla eguna

  • Trafiko mozketa:

    • Rondilla kalea: 10:00etatik aurrera itxita egongo da ibilgailuentzat, Kuadrilla Eguna dela eta (Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara). Garajeetako sarbidea, Inpernu kaletik egin beharko da. 22:00etan zabalduko da berriz.

  • Kotxez hustu beharko dira: 

    • Rondilla kalea, 07:00etarako: kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara, baita Trianguloko zamalanen gunea ere. 

    • San Frantzisko pasealekua (elizatik Gernikako Arbola lorategietara), 06:00ak baino lehen hustu beharko da: goizean, Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekuan egingo da. Postuak kentzen direnean, berriro ere aparkatu ahal izango da bertan.

    • Kale Barrena: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.

  • Autobus geralekuak:

    • Egun osoan, Rondilla kalean eta San Frantzisko eliza parean dauden autobus geltokiak bertan behera geratuko dira, baita Hiribusarentzat ere. Santa Klarako geltokia erabili beharko da horien ordez. 22:00etatik aurrera, berriro ere, ohiko kokalekuetara itzuliko dira.

Igandea, ekainak 22

  • Aparkalekua:

    • Rondilla kalean aparkatu ahal izango da, goizean goizetik.

  • Kotxez hustu beharko da:

    • Trianguloa plazako zamalanen eremua: estropadak direla eta, traineruak eta bestelako materialak deskargatzeko erreserbatuko da.

    • Kale Barrena: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.

Astelehena, ekainak 23. San Joan bezpera

  • Trafikoan etena:

    • Naparzubia: San Joan su txikia eta San Joan sua egiten den bitartean itxita egongo da. Hori dela eta, Alde Zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Felipe Gorriti plazatik egin beharko dira, urtero bezala.

  • Kotxez hustu beharko dira: 

    • Zumarditxikia (07:00etarako): hurrengo egunean, su artifizialak prestatzen arituko dira goizetik. Horregatik, eremua libre utzi beharko da bezperan. Ekainaren 25ean, garbiketa lanak egin bezain pronto zabalduko da.

    • Kale Barrena: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.

Asteartea, ekainak 24. San Joan eguna 

  • Trafiko mozketa (08:00-00:00):

    • Rondilla kalea: San Joan eguneko ospakizuna dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara arte. 

    • Goiz osoan zehar Alde Zaharreko trafikoa moztuko da.

    • Eten puntualak izango dira arratsaldean, eskopetero konpainiak eta Udalbatza pasatu ahala. 17:00etatik 18:00etara, Larramendi kalean (Izaskungo aldapatik joateko gomendioa egiten da). 18:45ean eta 20:00etan, Santa Klara kalean ere etenak egingo dira. Hortaz, ordu horietan eremu horiek ekiditeko gomendatzen da.

    • Santa Klara kaleko trafikoa guztiz itxiko da su artifizialengatik, 22:45-23:45 tartean, gutxi gorabehera. Suhiltzaileek eremua garbitutakoan zabalduko da.

  • Kotxez hustu beharko dira: 

    • Rondilla kalea (goizeko 06:00etarako): kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara arte, Trianguloko zamalanen eremua eta aparkalekuak barne (06:00etarako). 

    • Kale Barrena: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.

  • Autobus geralekuak:

    • Egun osoz, Rondilla kaleko eta San Frantzisko elizaren pareko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA