Tolosako Kultur Erakusleihoa jarri du abian Udalak

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/08/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Herriko talentua eta kultur jarduera ikusgarri egitea helburu duen katalogoa da.
  • Musika, antzerkia, argazkigintza edo beste kultur diziplinaren batean aritzen diren sortzaileek eman dezakete izena.

Pertsona, talde, elkarte eta sortzaile askoren artean osatzen da herriko kultur bizitza. Horiei guztiei ikusgarritasuna emateko asmoz, Tolosako Kultur Erakusleihoa jarri du martxan Udalak. Ekimen honen bidez, herriko kultur sortzaileen katalogoa osatu nahi da, beren jarduerei ikusgarritasuna emateaz gain, kultur eragileen arteko harremanak estutzeko eta elkarlana errazteko. Halaber, kultur programazioa osatzeko garaian erreferentziazko baliabide bihurtzea ere bada asmoa.

Parte-hartzea borondatezkoa eta doakoa da. Musika, antzerkia, argazkigintza, artisautza edo beste kultur diziplinaren batean aritzen diren herritarrek eman ahalko dute izena katalogoaren parte izateko. Izena honako lotura honetan eman ahal izango da.

Ondoren, katalogo hori herritarren eta kultur eragileen eskura jarriko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA