Tolosan egingo du geldialdia Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoak maiatzaren 24an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, gazteak musika eta arte eszenikoetara hurbiltzea da helburua.

  • Goizean, masterclass bat emango du Javi Berga koreografoak, kultur etxean; arratsaldean, Doce C, Kiliki Frexko eta DJ Eromenaren kontzertuak izango dira.
     

Tolosara itzuliko da nerabe eta gazteak musikara eta arte eszenikoetara hurbiltzeko helburua duen Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoa. Maiatzaren 24an bi hitzordu izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak sustatuta, 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.

Goizean, 10:30etik aurrera, Javi Berga dantzariak masterclass bat emango du Kultur Etxeko dantza aretoan. Dantza urbanoan espezializatutako dantzari profesionala da, gaur egun Bad Gyalen munduko birako taldean aritzen dena. Becky G, Mabel, Kim Petras, Dua Lipa eta Nicky Jamekin ere lan egin izan du, besteak beste, baita jaialdi eta telebista programa ezagun ugaritan ere. Ikastaroa doakoa da, baina izena eman beharko da, esteka honetan.

20:00etan, hiru kontzertu izango dira Plaza Berrian: Doce C, Kiliki Frexko eta DJ Eromena. Doce C euskarazko hip-hoparen eszenan nabarmentzen ari da bere letra zorrotzengatik, erritmo hipnotikoengatik eta soinu klasikoak eta gaur egungoak nahasteagatik. Bere abestiek kaleak, gatazkak eta hausnarketak islatzen dituzte, karga kultural handiarekin. Kiliki Frexko, Beñat Rodrigoren goitizen artistikoa da. Chill Mafia taldeko sortzaileetako bat da. Orain, bakarlari gisa, folklorea, elektronika eta umorea uztartzen ditu. DJ Eromena, Euskal Herriko figura garrantzitsuenetako bat da afro, dancehall eta amapiar eszenan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA