Zabalik da inauterietan karroza, gazte-konpartsa eta konpartsekin parte hartzeko izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Talde guztien eskura jarriko da Ferialekua, prestaketa-lanetarako.

  • Izen-ematea abenduaren 19ra arte egin ahal izango da.
     

Tolosako Udalak zabaldu du karroza eta konpartsek inauterietan parte hartzeko aurretiko izen-emate epea, baita karrozak eta plataformak egin eta atontzeko espazioa eskatzekoa ere. Aurten Ferialekua izango da lanerako espazioa eta, erabili ahal izateko, eskaera egitean zehaztu egin beharko da espazioaren erabilera egin nahi ote den ala ez.

Izena emateko, formulario hau bete beharko dute talde guztiek. Abenduaren 19ra arte egin ahal izango da, 23:59ak arte. Ordezkari baten datuak eskatzearekin batera, informazio osagarria eskatuko da: taldearen izaera (karroza, plataformadun gazte-konpartsa edo konpartsa), Ferialekuaren beharra edo sariketan parte hartu nahi den ala ez, besteak beste. Galdetegi honen helburua da dena lehenago antolatzea, eta harremana hobetu ahal izatea. Behin galdetegia beteta, Udala talde bakoitzarekin harremanetan jarriko da, egin beharreko tramiteen argibide zehatzagoak emateko.

Hauek dira ezaugarriak:

Karrozak 
 Gutxienez, 5 partaideko taldeak. Ibilgailu, atoi edo erremolke bat izango da
 karroza, lau gurpil pneumatiko dituen ibilgailu edo atoi batek tiratua. Ibilgailu, atoi edo erremolkeen neurriak hauek: gutxienez, 2,5 metro zabal eta 6 metro luze izango dira. Desfilean leku zehatz bat izango dute. 

Gazte-konpartsak (plataformak)
 
Gutxienez, 10 partaide izan beharko dituzte. Plataformaren gehieneko neurriak: 2 metro zabal eta 3 metro luze. Eskuz garraituko dira plataformak, ibilgailurik gabe, eta gurpil birakariak izango dituzte. Desfilean leku zehatza izango dute. 

Konpartsak 
 Gutxienez, 2 partaide izan beharko dituzte. Hiru motatakoak izan daitezke: plataforma txiki bat dutenak (gehienez 1,5 metro zabal eta 2 metro luze); batetik bestera leku finkorik gabeko plataformarik gabeak; eta leku zehatz batean jartzen diren konpartsak.

Ferialekua erabiltzeko nondik norakoak

Urtarrilaren 9tik aurrera jarriko da Ferialekua inauterizaleen eskura. Espazioaren esleipena honako irizpide eta lehentasun hauen arabera egingo da, eta eskaerak eskuragarri dagoen espazioa baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira lekuak: 

  • Tolosako Karrozen Elkarteko karrozek izango dute lehentasuna.

  • Ondoren, norberaren jabetzako edo alokatutako karroza dutenek eta karrozak egiteko espazioa eskatu dutenek. 

  • Ondoren, gazte-konpartsek eta konpartsa plataformadunek. 

Izena emateak lan-espazioko baldintzak onartzea ekarriko du. Espazioa egokituz gero, baldintza eta arauak bete beharko dituzte, eta sinatu. Sinatu ezean, ez da erabilera egiterik izagno. Eskaera-orrian espazioaren erabilera behar ez duela adierazten duenak, ez du baimenik izango bertan sartzeko. Eskaera egiten duen pertsona izango da, espazioari dagokionez, taldearen ordezkari eta arduradun. Ordezkariaz gain, beste bost pertsona ere sartu ahal izango dira lan-lekuan lan egin nahi den aldi bakoitzean.  

Karrozentzat urtarrilaren 9tik aurrera egongo da erabilgarri, eta gazte-konpartsentzat urtarrilaren 16tik aurrera. Otsailaren 22rako karroza eta plataforma guztiak espaziotik atera beharko dira, eta bertan geratzen den guztia bota egingo da.

 

Dirulaguntzak 

Dirulaguntza inauterien ondoren eskatuko da, urte horretako ikuskizuna erakusten duen argazki eta bideo batekin batera. Izen-emate orria bete duten guztiei zuzenean jakinaraziko zaie noiz eta nola aurkeztu behar duten eskaera. Iazko irizpideen antzekoak jarraituko dira balorazioetarako, baina zenbait ezaugarri bete beharko dira derrigor eskaera egiteko: zuzeneko musika (musikariek denbora errealean jotzea), koreografia edo antzezpen eszeniko bat eskaintzea (parodia, antzerkia, play backa, mimoa...).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA