Zortzi hitzordu Pazko asteko Tolofolk Musika Jaialdian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/04/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Zazpi kontzertu eskainiko diraeta tartean dira Deira taldeaThe Battle of the folk Bands lehiaketa irabazi duen talde ez-eskoziar bakarra, eta Caamaño&Ameixeiras galiziarra.

  • Fernando Larrukerten 70eko hamarkadako Euskal herri-musika dokumentala, urte luzez itzalean egon ondoren, Topic-en ikusteko aukera izango da.

  • Jaialdia ixteko, okasiorako prestatutako kontzertua eskainiko dute Erramun Martikorenak, Elene Arandiak, Mixel Ducauk, Garazi Esnaolak eta Oreka TX taldeak.
     

Tolofolk musika-jaialdiaren bosgarren edizioa izango da pazko astean, hilaren 23tik 27ra. JeaJeaka Kultur Elkarteak antolatuta, folk musikaren alorreko puntako musikari eta taldeez gozatzeko aukera eskainiko du, kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra emateko asmoz.

Aurtengorako ere eskaintza askotarikoa osatu dute antolatzaileek, aukera izango baita diziplina, estilo, instrumentu eta jatorri ezberdinetako musika entzuteko. Orotara, zortzi hitzordu izango dira: ikus-entzunezko baten proiekzioa eta zazpi kontzertu.

Apirilaren 23an Euskal herri-musika dokumentalaren emanaldiak abiatuko du jaialdia. Fernando Larrukertek 1978an zuzendutako lana da. Filma duela urte batzuk digitalizatu bazen ere, urte luzez itzalean egon da, baina aurten pantaila handian proiektatzeko aukera lortu du JeaJeaka Kultur Elkarteak. Beraz, ezkutuko altxor bat ikusteko aukera paregabea izango da Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatutako Topic-eko emanaldia. Euskal Herriko  musikagintzako artista garrantzitsu asko agertzen dira dokumentalean: Juan Mari Beltran, Maurizia Aldeiturriaga, Jean Mixel Bedaxagar, Lazkao Txiki eta Lopategi, Artze anaiak, Txomin Artola eta beste asko.

Larunbat goizeko kaleko emanaldiez gain, taula gaineko sei kontzertu ere jasotzen ditu egitarauak, eta tartean dira hauek: Deira, The Battle of the folk Bands lehiaketa irabazi duen talde ez-eskoziar bakarrarena; nazioartean nabarmentzen ari den Caamaño&Ameixeiras bikote galiziarrarena; folk elektronikoa jorratzen duen Lapurdiko Zeze artistarena; aho-soinua jotzen duten Landa aita-seme anoetarrena; eta artzain-tradizioaren soinuetara bidaiatzeko aukera ematen duen Juanma Sanchez eta Luis Payno bikote madrildarrarena.

Emanaldi berezi batek emango dio amaiera aurtengo jaialdiari: Erramun Martikorenak, Elene Arandiak, Mixel Ducauk, Garazi Esnaolak eta Oreka TX taldeak okasiorako prestatutako kontzertu bat eskainiko dute igandean. Berezia eta bakarra.

Urtero moduan, Andia arropa-markak jaialdirako propio sortutako kamiseta ere aurkeztu dute gaur, herrian sortutako markarekin duten elkarlanaren erakusgarri. Zerkausia eta aho-soinua dira aurtengo irudiaren protagonistak.
 

Egitaraua osorik

Apirilak 23, asteazkena. 

19:00. Topic. Dokumentala: Euskal herri-musika (1978).

Fernando Larrukertek zuzendutako 64 minutuko film enblematikoak nekazarien, artzainen eta arrantzaleen bizimodua eta doinuak erakusten ditu: herri baten bizitza osatzen duten abestiak. Baserrian eguneroko lanak nola egiten diren ere erakusten du zintak, eta Euskal Herriko musika-tresnei eta bertsolaritzari ere arreta berezia eskaintzen die

 

Apirilak 24, osteguna. 

19:00. Berdura plaza. Caamaño&Ameixeiras (Galizia). 

Eszenaratze zaindu eta ausartarekin, Sabela Caamaño eta Antía Ameixeiras nazioartean nabarmentzen ari dira, plataforma digitaletan ehunka mila entzunaldirekin, eta milaka disko salduta.

 

Apirilak 25, ostirala. 

19:00. Berdura plaza. Juanma Sanchez eta Luis Payno (Madril).

Artzain-tradizioaren soinuetara bidaiatzeko eta instrumentuen eraikuntza tradizionaleko teknikak ikusteko aukera biltzen dituen emankizuna bi interprete, ikertzaile eta instrumentu-egileren eskutik.

23:00. FrontonZeze (Euskal Herria). 

Folk elektronikoa Lapurditik.

 

Apirilak 26, larunbata. 

12:00. Kalepoza 

Oiartzungo Herri Musika Eskolako biolin-joleak, Lasko Txaranga, txistulariak…

18:30. Plaza Berria. Landatarrak aho-soinuarekin (Euskal Herria).

Landa aita-seme anoetarrek aho-soinua ekarriko digute Plaza Berrira.

20:00. Plaza Berria. Deira (Asturias, Andaluzia). 

Nazioarteko hainbat lehiaketatan saritutako folk-taldea; The Battle of the folk Bands lehiaketan 2022ko lehen saridunak, sari hori lortu duen lehen talde ez-eskoziarra izanik. Europako folk jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dute, eta prentsa espezializatuaren arabera, egun, proiekzio gehien duen taldeetako bat da.

 

Apirilak 27, igandea 

19:00. Berdura plaza. Erramun Martikorena, Elene Arandia, Mixel Ducau, Garazi Esnaola eta Oreka TX (Euskal Herria).

Tolofolkerako propio prestatutako kontzertua, berezia eta bakarra.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA