Zortzi hitzordu, Tolosan, Ahoz Aho Nazioarteko Jaialdiaren barruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/03/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Intujai Teatro taldeak antolatuta, 32 kontalarik 50 saio eskainiko dituzte, apirilaren 5era bitarte, horietako zortzi Tolosan.
  • Bihar, martxoak 8, izango da lehen hitzordua: haurrentzako kontakizunak, Amarozko Auzo-Etxean 17:00etan, Celeste Abba eta Mireia Delgadoren eskutik.


Abiatu da Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren 18. edizioa. Euskal Herriko kontalaritza jaialdirik garrantzitsuena da, eta aurten apirilaren 5era bitarte, 32 kontalarik 50 saio eskainiko dituzte. 

Saio gehienak Tolosan –zortzi– eta Ordizian izango badira ere, beste 16 herritan ere izango dira hitzorduak. Euskal Herriko nahiz nazioarteko ipuin kontalariak izango dira aurten ere: Galiza, Herrialde Katalanak, Uruguai, Kolonbia, Argentina, Nikaragua, Azerbaijan… 

Jaialdiak Urrezko Kalabaza saria ere ematen dio ahozkotasunaren alor ezberdinetan lan nabarmena egin duen pertsona bati. Aurtengoa Yolanda Arrieta (Etxebarria, 1963) idazle eta kontalariari eskainiko diote. Euskal Kontalarien Topaketan egin ohi da sari banaketa. Aurten apirilaren 5ean izango da, Tolosako Intujai Espazioan. Lehenago, ‘Emakumeak eta ahozko literaturaren transmisioa’ mahai ingurua egingo dute Yolanda Arrietak berak, Amaia Alvarez Uriak eta Mireia Delgadok, Dorleta Kortazar kontalariak dinamizatuta.

Hemen Tolosan egingo diren ekitaldiak:

  • Martxoak 8. 17:00. Amarozko Auzo-Etxea.
    Celeste Abba (Argentina) Mireia Delgado (Euskal Herria). Gaztelaniaz eta euskaraz. Haurrentzat.

  • Martxoak 12. 10:00. Leidor aretoa.
    Ahozkotasunaren Gala Nagusia. Euskaraz eta gaztelaniaz.

  • Martxoak 14. 20:30. Berazubiko auzo elkartea.
    Quico Cadaval (Galizia). Gaztelaniaz. Helduentzat.

  • Martxoak 26. 18:00. Berazubiko auzo elkartea.
    Larraitz Urruzola (Euskal Herria/Galizia). Euskaraz. Umeentzat.

  • Martxoak 29. 19:00. Amarozko Auzo-Etxea.
    Eva Andujar (Herrialde Katalanak) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria). Gaztelaniaz eta euskaraz. Helduentzat.

  • Martxoak 30. 17:00. Intujai espazioa.
    Ane Arrugaeta (Euskal Herria) eta Ainara Iñiguez (Euskal Herria). Euskaraz. Familia guztiarentzat.

  • Apirilak 1. 17:30. Amarozko Auzo-Etxea.
    Nicolas Lubo (Kolonbia) eta Amaia Elizagoien (Euskal Herria). Gaztelaniaz eta euskaraz. Umeentzat.

  • Apirilak 5. Intujai espazioa. 

    • 09:30. ‘Emakumeak eta ahozko literaturaren transmisioa’ mahai ingurua: Dorleta Kortazarrek gidatuta, Yolanda Arrieta, Amaia Alvarez eta Mireia Delgadorekin. 

    • 12:00. Urrezko Kalabaza sariaren banaketa ekitaldia. 

    • 12:30. Eva Andujar (Herrialde Katalanak). Gaztelaniaz. Helduentzat. 

    • 17:00, Bidegoxo jatetxean. Cardelina (Gaztela eta Leon) musika emanaldia. Gaztelaniaz. Familia guztiarentzat.

Ikusi hemen jaialdiaren egitarau osoa

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA