“Gorria” ikuskizuna Leidorren, Miren Amuriza bertsolariaren eta La Pulga flamenko dantzariaren eskutik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Oscar sarietan 5 izendapen lortu dituen “Una Joven Maravillosa” filma ere ikusgai egongo da asteburu honetan Tolosan.

 

Tolosako Udaberriko kultur programazioaren baitan, aste honetan Gorria ikuskizuna emango dute ostiralean Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta “La Pulga” flamenko dantzariak 19:00etan Leidorren. Ikuskizunean nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasiko da eta gerora kodeak konpartituta eraikiko dute. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta.

Bestalde, Kultur Etxeko argazkigintza tailerreko ikasleek “Zerua” izeneko argazki erakusketa sortu dute, eta dagoeneko ikusgai dago Kultur Etxeko pasabideko beiratean, ekainaren 30era bitarte. Ikastaroan egindako dinamika baten emaitza da erakusketa. Iñigo Royo irakasleak Whatsapp taldera “Zerua” hitza bidaltzen zuen bakoitzean, ikasleak zeuden lekuan ateratako argazkiek osatzen dute.

Aste honetako zine saioei dagokienez, osteguneko zine forumean “Pasaporte a Pimlico” pelikula emango da 19:00etan Leidorren. Asteburura begira, helduentzat Oscar sarietan 5 izendapen lortu dituen “Una Joven prometedora” filma emango da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan, eta, haurrentzat, “Solan & Eri: Misión a la luna” ikusi ahal izango da larunbatean 16:00etan Leidorren.

Sarrera guztiak Leidorreko leihatilan edo kutxako webgunean daude eskuragarri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA