17 ikuskizunek loratuko dute udaberria Tolosan

Tolosako Udala
2018/04/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 2018ko bigarren hiru-hilabeteko kultur programazioa eta osagarri duen Kulturzale txartela kaleratu berri du udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailak.

  • Udaberriko kulturzalek 9 ekimen barneratzen ditu, 94 euroko balioa dutenak, eta 45 eurotan dago eskuragarri Kultur Etxean.

  • Atxikita arte eszeniko eta musikalen programa orokorra*

Jada abiatu da udaberriko kultur eskaintza, eta berarekin bat, urtaro honetako Kulturzale txartela, 14.na zehazki. Guztira arte eszeniko eta musikalen 17 ikuskizun programatu dira ekainaren 15a bitarte. Horietako 9 barneratzen ditu Kulturzale txartelak: 94 euroko balioa 45 eurotan eskura daiteke. Salgai da jada Kultur etxean.

Beraz, Leidor eta Topic-ek honako programa jasoko dute sanjoanak artean:

  • Apirilak 13an, 20:30ean, Topic-en, 'Itzal Zaunka', disko liburu ilustratuan oinarritutako kontzertua. Kulturzale txartelean dago.

  • Apirilak 20an, 20:30ean Leidorren, Dani Mateoren Desencadenado ikuskizuna.

  • Apirilak 27an, 20:30ean, Topic-en, Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvadorren 'Voces de cine' ikuskizuna. Kulturzale txartelean dago.

  • Maiatzak 3an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko balet proiekzioa: Manon. Kulturzale txartelean dago.

  • Maiatzak 4an, 20:30ean, Topic-en, Xake produkzioak-en 'Lur' ikuskizuna. Kulturzale txartelean dago.

  • Maiatzak 11an, 20:30ean, Leidorren, Dantzaz konpainiaren 'Harri, orri, ar'. Kulturzale txartelean dago.

  • Maiatzak 18an, 20:30ean, Leidorren, Leo Bassiren 'Utopia'.

  • Maiatzak 25ean, 20:30ean, Leidorren, 'Bastien und bastienne' opera emanaldia.

  • Maiatzak 25ean, 22:00ean, Topic-en, Katiuska antzerki taldearen 'Zorion hutsa' ikuskizuna.

  • Maiatzak 26an, 17:00etan, Topic-en, Izar, Marie de Jongh.

  • Maiatzak 26an, 23:00ean, Plaza Berrian, Izaro, Musikherriaren baitan.

  • Ekainak 1ean, 20:30ean, Plaza Zaharrean, Hika eta Oinkariren eskutik 'Sagartu' ikuskizuna.

  • Ekainak 8an, 20:30ean, Topic-en, Bea Larrañagaren 'Aire Hemendik'. Kulturzale txartelean dago.

  • Ekainak 9an, 18:30ean, Leidorren, dantza tailerreko kideen eskutik: 'Ama, aita, artista izan nahi dut'.

  • Ekainak 12an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko balet proiekzioa: 'El lago de los cisnes'. Kulturzale txartelean dago.

  • Ekainak 15ean, 20:30ean, Leidorren, Tic Tac antzerki tailerraren 'Yerma'. Kulturzale txartelean dago.

  • Jada igarota: apirilak 4an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: 'Macbeth'. Kulturzale txartelean barneratua.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA