2018ak 17 ikuskizun eta bi Kulturzale txartelekin ekingo dio

Tolosako Udala
2018/01/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 2018ko lehen hiruhilabeteko kultur programazioa eta Kulturzale txartelaren berri eman du Tolosako Udalak.

  • Neguan ere, 2017ko udazkenean bezalaxe, bi Kulturzale txartel izango dira. Bakoitzak 5 ekimen barneratuko ditu. Lehenarekin, 56 euroko balioa 24 eurotan eskura daiteke. Jada salgai Kultur etxean.

  • Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzi den Nuria Carbonellek herriko eraikin soziokulturalen azterketan jarri du fokoa: “jada emaitzak jasotzear gara. Horien arabera abiatuko dugu herriarentzako emaitza optimoena bilatzeko bidea. Herritarren sormen lanari irtenbidea ematea eta hori sustatzea dugu ardatz”.

  • Atxikita programa orokorra*

 

Ostiralean, urtarrilak 12, emango zaio hasiera neguko aisia eta kultur eskaintzari. Udalak zein herriko beste hainbat talde eta norbanakok osatutako hiru-hilabeteko egitarauari, hain zuzen.

Kultur sormena oparoa izan ohi da Tolosan, eta iñauteriei begira jarriak bagara ere, aurretiaz ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izango da. Udalak bultzatuta, 17 ekintza programatu dira kultur alorrarekin lotuak urtaro honetarako, eta Kulturzale txartela izango dute bidelagun.

Tolosako Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzi den Nuria Carbonellek azpimarratu du Udalak herritarren sormen lanari irtenbidea ematea eta hori sustatzea duela ardatz. Marko horretan, herriko eraikin soziokulturalen azterketan jarri du fokoa: “jada emaitzak jasotzear gara. Horien arabera abiatuko dugu herriarentzako emaitza optimoena bilatzeko bidea”.

 

Programazioa

Beraz, Leidor eta Topic-en urtarrilaren 12tik martxoaren 23a bitarte honako arte eszeniko eta musikalen programazioa prestatu da:

  • Urtarrilaren 12an, 20:30etan, Topic-en, Tenpora taldearen Itzulika kontzertua. Kulturzale txartelean dago.
  • Urtarrilaren 13an, 17:00etan Leidorren, Alizia lurralde miresgarrian.
  • Urtarrilaren 16an, 20:15ean, Leidorren, LondonOpera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: Rigoletto (Giuseppe Verdi). Kulturzale txartelean dago.
  • Urtarrilaren 20an, 12:00etan eta 16:00etan, Leidorren, Goazen.
  • Urtarrilaren 20an, 19:30ean, Leidorren, Ataria Bertso Jaialdia.
  • Urtarrilaren 26an, 20:15ean, Leidorren, Vaiven: Scherezade. Kulturzale txartelean dago.
  • Otsailaren 2an, 19:30ean, Topic-en, kalderero kontzertua.
  • Otsailaren 7an, 20:30ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: Tosca (Giacomo Puccini). Kulturzale txartelean dago.
  • Otsailaren 9an, 22:30ean, Leidorren, Ostiral Meheko Jaialdia.
  • Otsailaren 16an, 20:30ean, Leidorren, Dani Mateo.
  • Otsailaren 23an, 20:30ean, Leidorren, Txaloren eskutik 'Ergela' antzezlana. Kulturzale txartelean dago.
  • Otsailaren 28an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko balet proiekzioa: El Cuento de Invierno. Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 2an, 20:30ean, Leidorren, El Drogas. Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 6an, 19:45ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: Carmen (Georges Bizet). Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 10ean, 16:00 eta 18:00etan, Leidorren, Pirritx, Porrotx, eta Marimotox: Borobilean.
  • Martxoaren 16an, 20:30ean, Leidorren, Zanguango Teatroren eskutik, 'Esto no me lo esperaba'. Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 23an, 20:30ean, Leidorren, Brothers in Band: the very best of Dire Straits. Kulturzale txartelean dago.


Bi kulturzale txartel urtaro berean, bigarrenez

Neguan ere, 2017ko udazkenean bezalaxe, bi Kulturzale txartel izango dira, 12 eta 13.na, hain zuzen. Lehenak uratrrilaren 12tik otsailaren 23 arteko ikuskizunak barneratuko ditu, eta bigarrenak, otsailaren 28tik martxoaren 23a bitartekoak. Bakoitza 5 ekimenez dago osatua.

Lehen Kulturzale txartelarekin, 56 euroko balioa 24 eurotan eskura daiteke. Bigarrenarekin, 76 euroko balioa, 34 eurotan.

Salgai da jada lehena Kultur etxean: 10:00etatik aurrera goizez zein arratsaldez.

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

 

Neguko programazio guztia eskuorrian

Udalak antolatutako ikuskizunez gain, beste hainbat ere antolatzen direla nabarmendu du Kultura zinegotziak. Horiek guztiak, Tolosa 2018ko Negua eskuorrian batu ditu Udalak. Eskuragarri daude ohiko lekuetan.

Bertan, hilabeteotako ikuskizun guztien berri duzue. Aldaketak baleude, erabat eguneratzen dugun agenda.tolosa.eus web orri eraberritua edo Tolosako Udalaren sare sozialak kontsulta daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA