2020ko jaiotzen lehiaketan parte hartzeko urtarrilaren 3ra arte eman ahalko da izena

Tolosako Udala
2019/12/18 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Izen ematea kultur etxean egin behar da, goizez

  • Aisialdiko begiraleek osatuko dute epaimahaia eta sariak urtarrilaren 5eko Errege Desfilearen amaieran emango dituzte hiru Errege Magoek.

  • Lehiaketan parte hartzen duten jaiotza guztiak Aranburu Jauregian ikusi ahalko dira urtarrilaren 2tik 4ra bitartean.

 

Tolosako Errege Desfilearen antolaketa taldeak haurrei zuzendutako jaiotza lehiaketa antolatu du aurten ere. Bertan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 3ra arteko epea izango dute izena emateko. Kultur etxean eman behar da izena, goizez, eta antolakuntza taldeak ez du onartuko egunean bertan aurkezten den lanik. Izena ematerakoan talde bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio, eta zenbaki hori argi ikusi beharko da jaiotzan.

Izena ematen dutenek urtarrilaren 2tik aurrera Aranburu Jauregira eraman beharko dituzte lanak, 17:30etik 20:30ak bitartean. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak bertan ikusi ahalko dira, urtarrilaren 2tik 4ra bitartean. Errege Desfilean ere parte hartuko dute lehiaketara aurkeztu diren talde guztiek.

Aisialdiko begiraleek osatuko dute epaimahaia

Lehiaketara aurkeztu diren lan guztien artetik, hiruk jasoko dute saria. Aisialdi taldeko begiraleak izango dira epaimahaia, eta haiek erabakiko dituzte hiru saridunak zein izango diren. Sariak, berriz, Errege Desfilearen egunean banatuko dira, desfilearen amaieran. Honakoak izango dira sariak:

  • 1. Saria: 40€-ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.

  • 2. Saria: 30€-ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.

  • 3. Saria: 20€-ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.

Irudia: Ataria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA