2024ko Inauteriak antolatzeko bilera irekia antolatu du Udalak urriaren 30erako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Elkarte eta eragileei egin die deia, jai herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak egiteko.

 

2024ko Inauteriak antolatzeko bilerak egiten hasiko da Tolosako Udala. Aurten, otsailaren 8tik 14ra ospatuko dira jaiak eta Udalak jai herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak antolatu nahi ditu. Hori dela eta, Inauterietako jaiak antolatzen parte hartzen duten elkarte eta eragileei urriaren 30ean (astelehena), 19:00etan, kultur etxean egingo den bilera irekira gonbidatu nahi ditu, baita edozein herritar ere. Inauteriak jai herrikoiak direnez, eredu herrikoi bat izan eta Inauteri jaiak guztion artean egiteko helburuarekin antolatu dute hitzordua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA