29 zine saio eskainiko dira bihartik hilabete amaierara Leidorren

Tolosako Udala
2022/01/05 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Maiatzaren 31ra bitarte erabili ahal izateko bonuak eskuragarri daude. Bonuak helduei zein haurrei zuzendutako edozein zine saiotarako izango dira baliagarriak, estreinaldietarako izan ezik. Bonu bakoitzarekin gehienez ere bi sarrera eskuratu ahalko dira saio bakoitzerako.

 

Bihar, urtarrilak 6, hasi eta urtarrilaren amaiera arte 29 zine saio eskainiko dira Leidorren. Ohi bezala, helduei zein haurrei zuzendutako emanaldiak antolatu dira, eta abenduan egin bezala, zine saio bikoitza eskainiko da urtarrilean ere, asteburuetan bi filma eskainiz.

Adin tarte eta gustu guztietako pertsonei zuzendutako filmak biltzen dira egitarauan, tolosarrei eskaintza anitza eta kalitatezkoa emateko helburuarekin. Segurtasun neurri guztiak beteko dira zine aretoetan, orain arte bezala.

Bonuak maiatzaren 31ra erabili ahalko dira

2022rako zine bonuak eskuragarri daude. Maiatzaren 31ra bitarte erabili ahal izango dira, helduei zein haurrei zuzendutako edozein zine saiotan, estreinaldietan izan ezik. Bonu bakoitzarekin gehienez ere bi sarrera eskuratu ahalko dira saio bakoitzerako. 10, 20, edo 30 saiotarako bonuak eskuratu ahal izango dira: 10 saioko bonuaren prezioa 30 eurokoa da, 20 saioko bonuarena 35 eurokoa eta 30 saioko bonuaren prezioa 40 eurokoa. Bonuak honako helbide honetan eskuratu daitezke: Zine bonuak.

Bestalde, gogoratu Tolosako zine programazioaren inguruko iradokizunak egiteko epea irekita dagoela urtarrilaren 10era arte. Galdetegia online bete daiteke esteka honetan: Galdetegia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA