37. Titirijaia Topic-en 10.urteurrenarekin bat eginez

Tolosako Udala
2019/11/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aurtengo Nazioarteko Txotxongiloen jaialdia berezia izango da Topic-en urteurrenarekin bat egiten duelako

  • Haur, gazte zein helduentzako emanaldiak antolatu dira bihartik abenduaren1era bitartean

 

Beste behin txotxongiloek hartuko dute Tolosa Titirijai Nazioarteko Txotxongiloen jaialdiaren eskutik. Aurtengoa 37. edizioa da eta urte berezia da, gainera, Topic-ek 10.urteurrena ospatzen duelako, garai batean ametsa zen hura egi bihurtuz.

Adin tarte guztientzat antolatutako programazioa da aurkeztutakoa, bihartik hasi eta abenduaren 1era arte luzatuko dena. Beste behin, nazioarteko emanaldiak hartuko ditu jaialdiak eta helduentzako ikuskizunak ere bai, azken urteetan ohikoa bilakatu den moduan. Ikastetxeentzako emanaldi bereziak eskainiko dira eta hainbat ikusikizun kalean ere eskainiko dira.

Egitarau osoa hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA