Abenduak 30 arte eman daiteke izena aurtengo Jaiotza Lehiaketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/17 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Kultur Etxean eman behar da izena ordutegi honetan: abenduaren 15etik 21era bitarte, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:00etara, eta abenduaren 28tik 30era 10:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren bostean ez da lanik onartuko.

  • Hiru sari banatuko dira: 40, 30 eta 20 euroko erosketa tiketak taldeko partaide bakoitzarentzat (talde bakoitzeko gehienez 4 tiket).

 

Beste urte batez, jaiotza lehiaketa antolatu da. Kultur Etxean eman behar da izena abenduak 30 baino lehen, ordutegi honetan: abenduaren 15etik 21era 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:00etara, eta abenduaren 28tik 30era 10:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 5ean bertan ez da lanik onartuko. Izena ematen duten jaiotza guztiek hartuko dute parte Gure Zirkuan egingo den Erregeen etorreran.

 

Jaiotzak Gure Zirkura eraman beharko dira urtarrilaren 4an, goizeko 9:30etatik 11:30etara bitartean, eta urtarrilaren 5ean egongo dira ikusgai Gure Zirkuan. Aisialdiko begiraleek osatuko dute epaimahaia eta sari banaketa urtarrilaren 5ean izango da, 20:00etan Gure Zirkuan. Aurrez deituko zaie irabazleei adierazitako orduan bertaratzeko.

Hiru sari banatuko dira. Lehen saria 40 euroko erosketa tiketa da, taldeko partaide bakoitzarentzat (gehiene 4); bigarrena, berriz, 30 euroko erosketa tiketa da taldeko partaide bakoitzarentzat (gehienez 4), eta, hirugarren saria, 20 euroko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat (gehienez 4).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA