Abenduko eta urtarrileko haurrentzako zine bonuak larunbatean jarriko dira salgai

Tolosako Udala
2019/12/18 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ohi bezala, Leidorren eskuratu ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

  • Zine ziklo berria igandean hasiko da, urtarrilaren 19ra arte. Denbora tarte horretan zazpi film ikusi ahalko dira guztira..

 

Larunbat honetan, abenduak 21, jarriko dira salgai haurrentzako zine ziklorako bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Zortzi euroko prezioa izango du bonuak. Zine ziklo hau igandean hasiko da, eta urtarrilaren 19an amaituko da. Denbora tarte horretan guztira zazpi film ikusi ahalko dira:

  • Abenduak 22 (17:00): Mr. Link: Jatorri galdua

  • Abenduak 26 (17:00): La oveja Shaun. Granjaguedón

  • Abenduak 29 (17:00): Asto erregea

  • Urtarrilak 2 (17:00): Frozen 2 (+ 3.5€)

  • Urtarrilak 4 (17:00 eta 19:30): Frozen 2 (+ 3.5€)

  • Urtarrilak 12 (17:00): Los Rodríguez y el más allá

  • Urtarrilak 19 (17:00): Alfombra magikoa


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA