Afrikako astea ospatuko da aste honetan Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/25 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Afrikako astearekin lotutako ekintzez gain, Konpromisoa antzezlana, Udal Musika Bandaren kontzertua eta kultur jarduera gehiago egongo dira herrian.

 

 

Gaurtik hasita maiatzaren 29ra arte Afrikako astea ospatuko da Tolosan eta hainbat ekintza antolatu dira. Gaur, asteartea, “Feminismoa: zer teoria eta praktika Afrikako emakumeentzat Europan?” hitzaldia egongo da Kultur Etxean, 19:30etatik 21:00etara, Jeanne-Rolande Dacougna Minketteren eskutik. Bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez 632 134 779 telefonora deituta.

Hiru zine emanaldi ere antolatu dira Leidorren. Batetik, maiatzaren 26an Rafiki filma eta Icyasha laburmetraia emango dira 19:00etan, eta, bestetik, maiatzaren 27an, ordu berean, Kinshasa Symphony dokumentala egongo da jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Maiatzaren 28an, berriz, ipuin kontaketa egingo da Kultur Etxeko areto nagusian 17:00etatik 18:00etara. Aurrez izena eman behar da 632 134 779 telefonora deituta.

Bestalde, udaberriko programazioaren baitan, Konpromisoa antzezlana egongo da ostiralean 19:00etan Leidorren. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Germanek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamendua saldu behar du. Eroslearekin tratua egiteko (edo engainatzeko) laguntza eskatzen dio Tomasi. Sarrerak Leidorreko lehiatilan edo Kutxako webgunean eskuratu daitezke.

Aste honetan ere, Tolosako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du larunbatean 19:00etan Zerkausian. Gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira Kultur Etxean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Larunbatean Banakako Euskal Pentatloia egongo da baita ere, Tolosako Zezen plazan, 11:00etatik 14:00etara. Bost probaz osatuta egongo da: harria (100kg-ko 40 jasoaldi), gizon proba (4 plaza), aizkora (4 kanaerdiko), txingak (8 plaza) eta korrika (4 kilometro).

Bestalde, ekainaren 2an, 18:00etan bisita gidatua egingo da Amarotzeko basora eta urmaelera Aranzadiko adituekin. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidera idatziz edo 688 727 983 telefonora deituz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA