Alex Areizagaren 'Orain' izan da Udalak sustatutako Mendi Tour Film Laburren Lehiaketako irabazlea

Tolosako Udala
2018/03/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 600 euroko saria jaso du, Leidorren, Olatz Peon Ormazabal alkatearen eskutik.
  • Gabiria, Chamosix, Espainiar Pirineoak, Alpeak, Yosemit, Zamora, Urederra, Arantzazu... ditu irauten duen 4:19 minututan kokaleku.

 

“Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, oraina dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz”. Hori da 'Orain' film laburraren abiapuntua. Hain zuzen, Alex Areizaga zumarragatarraren la honek eskuratu du Tolosako Udalak bultzatutako III. Mendi Tour Film Laburren Lehiaketako sari nagusia.

600 euroko saria jaso berri du jaialdiaren bigarren egunean, Leidorren, Olatz Peon Ormazabal alkatearen eskutik.

Gabiria, Chamosix, Espainiar Pirineoak, Alpeak, Yosemit, Zamora, Urederra, Arantzazu... ditu 4:19 minutu irauten duen film labur honek kokaleku.

Epahimahaia Pablo Dendaluzek, Nagore Salaberriak eta Aitor Elduaienek osatu dute.

Autoreari buruzko aipamenak:

http://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/es/51-2017/noticias-2017/2107-fandango-4-mendi-short-laburmetrai-lehiaketaren-irabazle-2

http://www.otamotz.eus/alex-areizaga-151-alea/

 

Mendi Tour 2018

Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hiru egunez, beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Tolosakoa da Mendi Tour zirkuituko hitzordu helduena, eta baita jendetsuena ere.

Martxoak 12 astelehena
AURRERA
MAMA
ZORTZI YUKON

Martxoak 13 asteartea
ORAIN
THE TIME WITHIN
DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY

Martxoak 14 asteazkena
SONG FOR THE NOMAD
THE FROZEN ROAD
MOUNTAIN


 

CVCEPHOTO argazki erakusketa

Leidorreko korridoreetan CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenak erakusgai egongo dira. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak sustatutako lehiaketa da, eta besteak beste, haren bidez hautatzen da Bilbao Mendi Film Festivaleko karteleko irudi ofiziala.