Animaliak babesteko lege berriaren eraginez, zezentxoen ordez bigantxak egongo dira aurten ostiral mehean eta otsailaren 26an, piñata egunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/02/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen legeak zezentxoak ateratzea galarazten duenez, bigantxak izango dira protagonistak Tolosako zezen plazan ostiral mehean eta otsailaren 26an, piñata igandean.
  • Bi jardueretarako gonbidapenak doakoak izango dira eta ostiralean, otsailak 17, eskuratu ahal izango dira zezen plazako leihatilan, 11:00etatik 14:00ak arte.

 

Animaliak babesteko Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen legearen ondorioz, zezentxoen ordez bigantxak izango dira protagonistak Tolosako zezen plazan ostiral mehean eta piñata igandean, otsailaren 26an. Bi egunetan 16:30etan izango da hitzordua eta gonbidapenak doakoak izango dira. Ostiralean, otsailak 17, eskuratu ahal izango dira bi jardueretarako sarrerak zezen plazako leihatilan, 11:00etatik 14:00etara, eta 16 urtetik beherakoek ezingo dute ikuskizunean parte hartu. Pertsona bakoitzak gehienez 10 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.

 

Txarangen bilkura Euskal Herria plazan eta sokamuturra Plaza Zaharrean

Asteartitan, txarangen bilkura Euskal Herria plazan izango dela gogorarazi nahi du Udalak, 12:00etan. Horrez gain, berrikuntza gisa, oroitu baita ere sokamuturra aurten Plaza Zaharrera eta Solana kalera lekualdatu dela.

Ikusi inauterietako programa osoa hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA