Apirilaren 13an zabalduko da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Bi programa daude: 7-13 urte bitartekoentzat Udalekuak, eta 14-17 urte bitartekoentzat Gazte Oporraldiak.
  • Plazak zozketa bidez banatuko dira, heziketa-premia bereziko planak izan ezik (%5).
  • Zozketan sartzeko izena eman behar da apirilaren 13tik 20ra.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7-13 urte bitartekoentzat Udalekuak programa antolatzen du Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin elkarlanean, eta 14-17 urteko gazteentzat, berriz, Gazte Oporraldiak antolatzen ditu. Azken hauetan ekintza batzuetan gipuzkoarrek bakarrik hartuko dute parte, beste batzuetan Araba eta Nafarroarekin antolatzen ditu eta, azkenak, beste autonomia erkidego batzuetako Gazteria sailarekin.

Udalekuak programan, parte hartzaileek euskarazko hizkuntza ereduaren edo elebidunaren artean aukeratu ahal izango dute. Gazte Oporraldiak programan, berriz, euskararen edo gaztelaniaren arteko hautua egin beharko dute. Gaztelaniazko saioetan EAEko gazteez gain, beste autonomia-erkidegoetako gazteak ere egongo dira.

Plazen banaketa zozketa bidez

Zozketa bidez banatuko dira plazak, heziketa-premia bereziko planak izan ezik (%5). Izena emateko prozesua honakoa da: lehenik zozketan parte hartzeko eman behar da izena apirilaren 13tik 20ra. Internet bidez eman daiteke gipuzkoa.eus/udalekuak helbidean, Foru Aldundiko Gaztegunean ere eman daiteke izena edo bestela Tolosako Kultur Etxean. Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke (taldeko 3 neska/mutil gehienez). Bi programetan hiru adin-tarte desberdinduko dira eta bakoitzak eskaera-orri berezi bat izango du.

Zozketa jendaurrean egingo da apirilaren 27an, agerian, eta, jardueretan parte hartuko duten umeen kopurua ahalik eta handiena izan dadin, lekuen esleipenean lehentasuna emango zaie aurreko urteetako kanpainan parte hartu eta txanda egokitu ez zitzaienei. Beraz, lekuen esleipena, aurreko lau urteetako parte hartzearen arabera izango da. Informazio guztia interneten kontsultatu ahal izango dute izena eman dutenek.

Aurreko urteetan bezala, izena emateko lehenengo prozesuan plazarik gabe gelditu direnen artean banatuko dira libre gelditu diren plazak.

Zozketa egin eta plazak esleitu ondoren egingo da behin betiko izen ematea. Lekua behin betiko gordeta gera dadin, ordainketa egin behar da lehenik eta beharrezko dokumentazioa bidali beharko dute parte hartzaileek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eta kuotak kontsultatzeko sartu https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/uda-aktibitateak/udalekuak helbidean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA