Apirileko zine programazioa indartsu dator

Tolosako Udala
2021/03/31 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Udalak, gainerako hilabeteetan bezala, kalitatezko zine programazioa antolatu du apirilerako ere.
  • Denetik egongo da: Oscar sarietara izendatutako pelikulak, familian gozatzeko pelikulak, dokumentalak…

Tolosako Udalak apirilerako zine egitarau esanguratsua antolatu du. Leidorren izango dira saio guztiak. Haurrentzako pelikulak 16:00etan hasiko dira, eta helduentzako direnak, aldiz, 18:45etan edo 19:00etan, iraupenaren arabera. Segurtasun neurri guztiak zorrotz beteko dira zine aretoan, orain arte bezala, tolosarrek kalitatezko zine eskaintzaz eta oro har, kulturaz modu seguruan gozatzeko.

Apirileko zine saioei dagokienez, kalitatea eta aniztasuna nabarmendu behar dira. Oscar sarietara izendatutako pelikulak eskainiko dira, hala nola, Minari, Nomadland eta Druk (otra ronda). Bestalde, familian gozatzeko filmak ere proiektatuko dira, esaterako, E.T. el Extraterrestre, 1982ko pelikula mitikoa.

Hilabete hasieran ere, bertako dokumentalak egongo dira ikusgai, hala nola, Non Dago Mikel?-en beste proiekzio bat – aurrekoetan sarrerak agortu direlako- edo Berri Txarrak musika talde ezagunaren Dardara dokumentalaren estreinaldia.

Hona hemen apirileko zine saioen zerrenda osoa:

Apirilak 1

Raya y el último dragón

16:00

 

Non dago Mikel?

19:00

Apirilak 2

Raya y el último dragón

16:00

 

Dardara

19:00

Apirilak 3

Minari

18:45

Apirilak 4

Tess eta ni

16:00

 

Minari

18:45

Apirilak 5

Tess eta ni

16:00

 

Minari

18:45

Apirilak 8

Solo las bestias

18:45

Apirilak 11

E.T. El extraterrestre

16:00

 

Dardara

19:00

Apirilak 12

Dardara

19:00

Apirilak 15

Nuevo orden

19:00

Apirilak 17

Druk (otra ronda)

18:45

Apirilak 18

Lupin III the first

16:00

Apirilak 19

Druk (otra ronda)

18:45

Apirilak 22

El agente topo

19:00

Apirilak 23

Natura bizia

19:00

Apirilak 24

Nomadland

19:00

Apirilak 25

Tom eta Jerry

16:00

 

Nomadland

19:00

Apirilak 26

Nomadland

19:00

Apirilak 29

El navegante

19:00

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA