Argazkigintzan ezagutza dutenei zuzendutako ikastaroa Kultur Etxean, Iñigo Royoren eskutik

Tolosako Udala
2018/04/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako udalak argazkigintzan ibilbide bat egina dutenei zuzendutako ikastaroa jarriko du abian maiatzaren 3an. Iñigo Royo argazkilariak eskainiko du.

Ez da hastapeneko ikastaro bat, argazkiak ateratzen denbora daraman jendea, bere argazki makinaren dispositiboen funtzionamendua gutxi gora behera ezagutzen dutenak eta beraien sormena martxan jarri eta sustatu nahi dutenentzat dago zuzendua.

Astearte eta ostegunetan eskainiko da, 19:00etatik 21:30etara. Gutxienez 8 ikasleko taldea osatu behar da ikastaroari hasiera emateko, eta gehienez, 15 pertsonakoa izango da. 16 urte eduki behar dira gutxienez. Tolosaldekoentzat 85,85 euroko prezioa du eta eskualdez gaindikoentzako 129,35ekoa.

Izen emateak zabalik daude eta Kultur Etxean burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:00etara. Taldea osatzeko, izen-emateak jasotzen diren ordena berean onartuko dira.

Edonork informazio gehiago beharko balu, Kultur Etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Iñigo Royoren irudia / imagen: Iñigo Royo

Iñigo Royoren irudia