Argizaiola 2022 urteko argazki lehiaketako lanak ikusgai Aranburu Jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Erakusketa urriaren 21a bitartean bisitatu ahal izango da, asteartetik larunbatera 17:30etik 20:30era. 

 

Hirurogeita hamarreko hamarkada erdialdean, mugimendu fotografiko agrupazionistak indar dezente zuen Euskal Herrian, eta informazio eta esperientzia trukatzearen poderioz, harremanak sendotzen hasi ziren euren artean. 

Horrela, 1973an, Altsasuko Alaska hotelean, Ipar Euskal Herrian zehar zeuden argazkizaleen talde batzuen artean ARGIZAIOLA SARIA sortu zen. Sari honen berezitasuna da Euskal Herrian egiten diren beste argazki lehiaketa batzuetan hobekien sailkatutako euskal argazkilarien arteko lehiaketa dela, eta, era berean, erakusketa ibiltaria ere. 

Azken ekitaldian 12 argazki lehiaketetako saridunek hartu zuten parte, eta horien artean aurkitzen da, esaterako, TARGAZKI Tolosako Argazki taldeak antolatutako “Tolosa Herria” lehiaketa. 

Argizaiola lehiaketan, parte hartzen duten argazkilarien artean sari nagusi bat eta bi accesit ematen dira.

Argizaiola 2022 ikusgai Aranburu Jauregian

Erakusketa ibiltaria izanik, datozen egunotan, hain zuzen urriaren 21a bitartean,  Argizaiola 2022 urteko argazki erakusketa bisitatu ahal izango da Aranburu Jauregian, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.  

Argizaiola 2022 urteko lehiaketaren irabazlea Luis Martinez Aniesa izan zen eta bi «accesit» sariak Pedro M. Ajuriaguerra eta Oscar Gaskonentzat, hurrenez hurren. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA