Aste honetako zine forumeko programazioan aldaketa

Tolosako Udala
2021/01/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aste honetan, urtarrilaren 14an, “Beginning” filmaren ordez “My Mexical Bretzel” pelikula eskainiko da zine forumean, 19:00etan Leidorren.

 

Ostegun honetako zine forum saioan “Beginning” filmaren ordez, “My Mexican Bretzel” pelikula eskainiko da Leidorren, arratsaldeko 19:00etan. “Beginning” datorren asteko saioan emango da, urtarrilaren 21ean 18:45etan.

Egun hauetako elurteak medio, “Beginning” filma ez da garaiz iritsiko biharko zine forum saiorako. Ondorioz, datorren astean proiektatu behar zen “My Mexican Bretzel” filma aste honetara aurreratu da.

Jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin. 73 minutuko iraupena du eta XX. mendeko 40-60 hamarkadan kokatzen da: klase aberatseko emakume baten (Vivian Barrett) egunkari intimoan oinarritzen da, Leon senarraren (industrialari aberatsa) filmazioek irudiztatua. Douglas Sirk edo Todd Haynesen moduko melodrama klasikoa ere bada filma, sentimenduak azal-azalean dituena. Bidaia bat Europa zaharrean zehar, amets erromantiko bat.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA