Astelehenean, otsailak 18, jarriko dira salgai sarean Zezen plazako ikuskizunetarako sarrerak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/13 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Sarreren %70a jarriko da salgai www.bibe.me web atariaren bitartez, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
  • Gainerako %25a Leidorreko leihatilan, otsailaren 25ean eta 26an 16:00etatik 20:00etara edo sarrerak agortu arte; eta %5a zezen plazako leihatilan bertan ikuskizun egunetan 15:00etatik aurrera.
  • Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia: “guztira 3.040 sarrera jarriko dira salgai egun bakoitzeko. Kopurua murriztu da legea eta segurtasun berme oro betetzeko. Zezen plazako irteera bakoitzak duen ebakuazio gaitasunaren arabera, tendiduan 2.240 pertsona sar daitezke, eta harmailetan 800”.
  • Palkoen zozketa bihar, osteguna, otsailak 14, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean.

Datorren otsailaren 28an izango da Ostegun Gizena, eta 12:00etan jaurtiko den suziriari jarraiki etorriko dira egunez-egun Zezen plazako ikuskizunak: ostegun gizena, zaldunita, astelenita eta asteartitan. Sarrerak datorren astelehenean, otsailak 18, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jarriko dira salgai sarean, www.bibe.me web atariaren bitartez.

Sarrerek aurreko urteetako prezio berberak mantenduko dituzte: 2 euro leihatilan, sarean 2,18€. Sarreren %70a internetez (www.bibe.me) salduko da; %25a Leidorreko leihatilan, otsailaren 25ean eta 26an 16:00etatik 20:00etara edo sarrerak agortu arte; eta %5a zezen plazako leihatilan bertan ikuskizun egunetan 15:00etatik aurrera.

Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak aldiro gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu, eta erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere. Tendiduko eta harmailetako sarrerak ateka sailkatuta egongo dira, eta astelenitako harmailako sarrerak ez dira salgai jarriko, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita.

Guztira 3.040 sarrera jarriko dira salgai egun bakoitzeko. Kopurua murriztu da “legea eta segurtasun berme oro” betetzeko Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak azaldu duenez: “legeak ezartzen du irteera bakoitzeko zenbat pertsona egon daitezkeen plazan. Horren arabera, tendiduan 2.240 pertsona sar daitezke, eta harmailetan 800. Eguneko 850 sarrera gutxiago izango dira. Udal honen lehentasun nagusia da ikuskizunetan herritar zein bisitari ororen segurtasuna bermatzea”.

Hain zuzen, Tolosako Udalak Zezen plazaren eraberritzea du abian, legeak ezarritako ebakuazioa eta segurtasun neurriak betetzeko. 4 fasetan banatu da egokitzapena, eta jada burutuak daude lehen biak: 3 irteera berri egitea eta palkoen estruktura indartzea. Aurten gauzatuko da hirugarrena: harmailen eraberritzea.

Palkoen zozketa bihar, osteguna, otsailak 14

Zozketa bihar, osteguna, otsailak 14, egingo da, arratsaldeko 18:00etan Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian. Zozketako emaitzekin, otsailaren 14an edo 15ean Kultur Etxetik pasa beharko da, norberaren NAN-arekin, palkoko sarrerak hartzera eta ordaintzera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA