Autobus zerbitzu berezia, Sonakay taldearen kontzertura joan-etorria egiteko

Tolosako Udala
2023/09/18 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Irailaren 23an arratsaldeko 19:00etan Urkizuko auzoan egingo den kontzerturako autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak.
  • Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da kultura@tolosa.eus helbidera idatziz. 

 

 

Datorren larunbatean, irailak 23, Sonakay talde ospetsuak kontzertua eskainiko du Urkizuko auzoan, «Kultura Plazara: beste plazak» egitasmoaren barruan.

Orain arte landa auzoetako kontzertuekin egin den bezala, ekitaldi honetarako ere autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak, ikuskizunera joan-etorria egiteko. 

Hori horrela, irailaren 23an, kontzertua 19:00etan hasten dela kontutan izanda, 18:00etan irtengo da autobusa Urkizurantz San Frantzisko elizaren pareko geldiunetik. Itzulera, halaber, ekitaldia amaitu ostean egingo da. 

Interesdunek aurrez eserlekua erreserbatu behar dute eta kasu honetan, irailaren 20a izango da izena emateko azken eguna, kultura@tolosa.eus helbidera idatziz. Bertan izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztu behar da. Zerbitzua doakoa izango da. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA