Autobusa doan Tolosatik azaroaren 11n Kursaalera Luxenburgoko Orkesta Sinfonikoaz gozatzeko

Tolosako Udala
2018/10/02 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orriaren bitartez erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus. Behin sarrera erosita, autobuseko tokia erreserbatu behar da azaroaren 5a baino lehen.
  • Sarrerek 11 eta 55 euro arteko prezioa dute. Gogoan izan ere, langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituztela.
  • Pasa den maiatzean Tolosako Udalak 'Kursaal Eskura' egitasmoarekin bat egin zuen Kursaal Elkarguneak antolatzen dituen ikuskizunak tolosarrei bertaratzeko helburuz. Lankidetza honen lehen fruitua maiatzaren 22an eman zen: hainbat izan ziren Tolosatik Kataluniako Silvia Pérez Cruz abeslariak eskaini zuen kontzertua ikustera bertaratutakoak.

Pasa den maiatzean Tolosako Udala 'Kursaal Eskura' egitasmoarekin bat egin zuen Kursaal Elkarguneak antolatzen dituen ikuskizunak tolosarrei bertaratzeko helburuz. Hala, azaroaren 11n izango da lankidetzaren bigarren emaitza: doaneko autobusa eskainiko da Tolosatik Kursaalera Luxenburgoko Orkesta Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Honakoak joko dituzte orkestako kideek: Nicht zu schnell, G. Mahler, Biolinerako kontzertua op. 61, L.v. Beethoven eta Bosgarren sinfonia, P.I. Tchaikovsky.

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orriaren bitartez erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus. Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu behar dute: kultura@tolosa.eus -era idatzita edota 943 670 388 telefonora deituta. Izena emateko epea azaroaren 5ean amaituko da eta gutxienez 15 pertsonako taldea osatu behar da autobusa irteteko. Autobusa Santa Klara kaleko geltokitik abiatuko da 18:00etan.

Sarrerek 11 eta 55 euro arteko prezioa dute. Gogoan izan ere, langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituztela. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da 943 670 388 zenbakira deituz.

Lankidetza honen lehen fruitua pasa den maiatzaren 22an eman zen: egun horretan Kataluniako Silvia Pérez Cruz abeslariak eskaini zuen kontzertua Kursaal Auditorioan, eta Tolosatik, doaneko autobusean, hainbat izan ziren artistaren kontzertua ikustera bertaratu zirenak. Gaurdaino, Kursaal Eskura proiektuak eta dohaneko autobus hauek, Urola Kosta, Urola Garaia, Debagoiena eta Debabarreneko eskualdeak lotu dituzte Donostiarekin. Maiatzetik, Tolosako Udala eta auditorioaren lankidetza medio, Tolosaldeako eskualdea ere egitasmoaren zati da.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA